Honezkero bertsio berritzea egin baduzu eta aukerak probatu nahi badituzu Gnome Shell eta Ubuntu klasikoaren bertsio deskafeinatu bat instala ditzakezu horrela:
sudo apt-get install gnome-shell
Interfaze berriak erabiltzeko amaitu saioa eta erabiltzailearen kutxako gurpiltxoan klikatu:
Zerrenda horretan GNOME Gnome Shell da eta GNOME Classic aurreko bertsioaren Ubuntu klasikoaren imitazio txar bat.
Gnome Shell ibiltzeko azelerazio grafikoa behar du eta Classic azelerazio grafikorik gabeko alternatiba moduan eskaintzen du. Edonola ere badirudi Gnomek lortu duela Gnome Shell azelerazio grafikorik ibiltzea eta litekeena da Ubunturen hurrengo bertsioak klasikoa ez erabiltzea.
Linux Mint Ubuntun oinarritutako distribuzioak Unity eta Shell interfazeekin gustura ez eta Gnome2ko interfaze klasikoaren alde egiten du. Horretarako bi lineatan lan egiten ari da: batetik Gnome2ko fork-a den Mate proiektua bultzatzen du eta bestetik Gnome3ko Shell interfazeari Gnome2ko itxura eta prestazioak emateko gehigarriak prestatzen ari da: Mint Gnome Shell Extension. Bigarren linea horretan aurrerapausoak egin ditu eta dagoeneko probatu daitezke horietako gehigarri batzuk Shell interfazean. Horien bidez lor daiteke:
- Beheko panela aktiboak dauden atazen adierazleekin.
- Aplikazioen menu klasikoa.
- Lekuak, hau da gogoko karpetak agerian. Azken bi hauek eskuineko txokoko Menu-an.
Hona irudi adierazgarri bat:
Zehaztasun gehiago nahi baduzu egin klik irudia zabaltzeko. |
Probatu nahi baduzu Gnome Shell-erako gehigarri multzo hau batetik instalatu behar dituzu terminalean ondoko aginduak exekutatuz:
sudo add-apt-repository ppa:webupd8team/gnome3
sudo apt-get update
sudo apt-get install mgse-bottompanel mgse-menu mgse-windowlist
Bestetik abiatu behar duzu gehigarri edo extension hauek: abiatu Advanced Settings aplikazioa eta Shell extensions atalean aktiba itzazu instalatutako hiru gehigarriak (Botton panel, Menu eta Windows list):Bukatzeko aldaketa hauek aktibatzeko saioa berrabiarazi behar duzu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina