2011/11/13

Linux: bidali dokumentua LibreOffice-tik

Errore mezua bidaltzen saiatzean
LibreOffice-k (eta OpenOffice-k) tresna barran dokumentua zuzenean bidaltzeko aukera ematen duen botoia dute -goiko irudian markatua- baina konfiguratu gabe eta horregatik goiko irudiko mezua agertzen ohi da.

Botoi hori klikatzean posta bezeroa ireki behar da eta berau konfiguratzeko honela egiten ahal dugu: Tresnak > Aukerak > Internet > Posta elektronikoa eta agertzen den leihoan idatziko dugu:  /usr/bin/thunderbird -edo Evolution edo erabiltzen duzun posta bezeroa-.


1 iruzkin:

  1. Eskerrik asko laguntzagatik, zure azalpenaren bidez konponbidea lortu dut. Nire kasuan, beste karpeta batean instalatuta neukalako:

    /home/ErabiltzaileIzena/thunderbird/thunderbird

    ErantzunEzabatu