Blogger blog baten editorea bazara aukera duzu favicona aldatzeko. Lehenik eta behin faviconaren irudia sortu edo bestela irudi bat aukeratu behar duzu (aukera zabala duzu openclipart.org, Creative Commons). Ondoren tamaina eta formatua emateko gutxienez bi aukera daude:
- Aukera bat Gimpen editatzea da. Irudiari forma karratua eman, 32x32 pixeleko tamainara eraman eta gorde ico formatuarekin.
- Beste aukera bat da Genfavicon.com orria erabiltzea. Arakatuz hautatu nahi duzun irudia eta igo, irudia doitu eta ico formatuarekin jaitsi.
Irudia ico formatuan dugula gure Blogger blogera joan, saioa hasi eta dugu Bloggerren eta Desingn atal edo fitxara joan, bertan Favicon Edit klika, arakatuz hautatu sortutako ico fitxategia eta gorde diseinua.
Nabigadorean zure bloga ireki eta, dena ondo joan bada, zure favicona agertuko da fitxan.
Plataforma bat erabili beharrean web orria editore batez osatzen baduzu eta gero
internetera igotzen baduzu favicona eta titulua aldatzeko kontsultatzen ahal duzu beste mezu hau.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina