2011/07/02

Munduko mapak sarean

Etorri da uda eta opor garaia. Sasoi ezin hobeagoa etxe ondoko zein munduko beste munduko bazterrak arakatzeko.
Arakatze horiek egiteko mapak baliabide interesgarriak dira. Karpeta bat baino gehiago dut paperezko mapaz beteta eta, egia esateko, ez ditut lehen beste erabiltzen zeren eta gaur egun sarean daudenak hobeak agian ez baina erabiltzeko errazak izateaz gain bilatzeko, neurtzeko eta informazio osagarria lortzeko tresna egokiak dituzte. GIS metodologia erabiltzen dute, hau da geruzaz osatuta daude eta geruza bakoitzak informazio mota bat ematen du: altitudeak, izenak, bideak...

Hona ekarriko ditut nire ustez erabilgarrienak, batetik eskura izateko eta bestetik haien arteko aldeak ikusteko. Diferentzia horiek hobeto ikusteko sailkapen txiki bat egingo dut:

Osatzeko eraren arabera:
  • Mapa tradizionalak, sestra-kurbadunak.
  • Satelitetik edo hegazkinetik ateratako argazkiz osatutakoak.
Dimentsioen arabera:
  • lauak.
  • erliebedunak.
Datuak biltzeko modua eta hauen patentearen arabera:
  • Pribatuak
  • Libreak, wikiak: datuak norberak sartu eta osa ditzake eta erabilera librea da.
Diferentziak hobeto atzemateko ireki dezakezu bakoitza fitxa batean (irudiaren gainean jarri eta klik egin saguaren gurpilarekin) eta gero fitxaz fitxa ibili. Pasaiako badia aukeratu dut orografia berezia duelako eta zati txiki batean mendia, hirigune eta bideak eta bestelako elementuak agertzen direlako. Egin kontu ere toponimian eta euskararen erabileran.

Lehenengo hiru irudiak Google Maps orrikoak dira: satelite,  erliebea eta mapa arrunta.







Google Maps-en gainean UZEIk estatuen euskarazko izenak dituen Mundu-mapa garatu du.


Ondoren wikiak, libreak: OpenStreetMap (Euskal Mapa), OpenCycleMap eta Wikimapia. Euskal Mapa eta OpenCycleMap OpenStreetMap-ean oinarritzen dira: lehenengoan munduko izen ezagunenak euskaraz agertzen dira eta bigarrenean sestra-kurbak.









Azkenik Google Earth erliebeaz gain hiru dimentsio efektuak lortzen duena behatze planoa aldatuta.

1 iruzkin:

  1. Egia esateko Bing Mapsena ez dut jarri iruditu zaidalako, goitik ikusita, ez zuela ezer aportatzen baina bai, bai, argazkiena puntazo bat da.
    Pdt: orain arte ez nuen argi zein egoeratan erabili zitekeen ttiki.com bezalako helbide laburtzaileak.

    ErantzunEzabatu