2009/09/30

MRBS instalatu Ubuntu zerbitzari batean

Ikasturte hasiera honetan beste urrats txiki bat eman dugu Linuxen eskutik institutuan, Ubuntu Server instalatu dugu ekipo batean zerbitzari lanak egin ditzan. Eman diogun lehenengo lanak FTP zerbitzua (intraneten dokumentuak eskegitzeko) eta MRBS (Meeting Room Booking System) institutuko hainbat baliabide (gelak, orga-multimediak...) erreserbatzeko eta euren erabilera erregistratzeko web-aplikazioa. Horretarako zerbitzarian LAMP zerbitzua (Linux Apache Mysql Php) martxan jarri, programa bere webgunetik jaitsi eta programaren argibideekin eta "kaguen" batzuk botata lortu dugu abiatzea. Orain arte Windowsen gainean ibili dugu eta ezin hobeto dabil Linuxean.
Programaren instalazio-argibideak gure komentarioekin batera hemen.
Hona bere itxura: Ezkerreko zerrendan baliabide multzoak ageri dira eta taulan erreserbak.

 

Jommlaren instalazio tutorial honen lehenengo bi urratsak lagungarriak izan daitezke.

1 iruzkin:

  1. Kaixo Alex, Urnietatik Samielen ajeak jota!

    Faltan botako ditut zure ikastarotxoak, hemen informatika arloa urte batzu atzerago dago zuenean baino; ahaleginak egingo ditugu aurrera egiteko...

    Muxu handi bat, blogaren bitartez jarraituko ditut zure gomendioak (ahal dudan neurrian...)

    ErantzunEzabatu