Aita, aita, bihar irrasaioa egingo du eskolan, goizeko 9etan, dialeko FM XXX frekuentzian. Entzungo al duzu? Grabatuko al didazu?
Seme-alabak duzuenoi, ez al zaizue inoiz gertatu?
Eskola-institutuetan irratigintza oso tresna eraginkorra suertatzen da. Atal asko lantzen baitu: elkarlana, planifikazioa, dokumentazioa, ahozko komunikazioa, eskola-etxea lotura. Baina ikastetxe askok digitalizazioaren urratsa oraindik ez dute eman. Agian, oraingoan.
Irratiaren digitalizazioa.
- Nola digitalizatu irratia? Errez. Ordenagailu bati mikrofono bat lotu, audio-grabaziorako gaur aurkezten dudan aplikazioarekin, edo antzeko batekin, audio fitxategia sortu eta podcast baten bidez edo blog arrunt baten bidez internetera igo.
- Zertarako digitalizazioa? Besteak beste: guraso, lagun eta irritiegileek nahi duten tokian eta unean nahi haina aldiz entzun ahal izateko (adibidez mp3n kargatuko autobusean entzuteko), ikasleek gaitasun digitalak gara ditzaten eta, azkenik, gastuak eta trastuak gutxitzeko.
Pod Producer edo Audacity
Audio produkzioan ez al da Audacity nagusi? Zer dela eta beste bat?
Zalantzarik ez dago audio produkzioan, software libre eta doakoan Audacity editorea jaun eta jabe dela, batez ere tresna asko eta onak dituelako eta gainera euskaraz dagoelako. Baina soinu editorearekin lan egiteko modua zuzeneko irratigintzatik urrun xamar geratzen da, izan ere editorean audiok eskuratu eta grabatu ondoren kokatu, doitu, efektuekin jantzi, bolumenak zuzendu... kalitatearen aldetik produktu hobea izan daiteke baina freskotasuna eta metodu aldetik...
PodProducer, ordea, ez da editorea, beraz, grabatutakoa hor geratzen da, zuzenketarako aukerarik gabe (artaziak salbu). Horrek ere bere alde ona du ordea. Prestatu, egin eta kitto, hasi eta buka Benito.
Ediziorik ez izateak, irrasaioa ondo planifikaztzea eskatzen du: entzungo den musika, aurretik egindako elkarrizketak, soinu efektuak eta abar aurrez kargatu behar dira; albisteak, txisteak eta zuzenean irakurri-grabatu beharreko bestelako dokumentazioa prestatu eta antolatu behar da.
Gainearakoa: bapatekotasuna, lotsagabezia eta freskura.
Funtzionamendua
Hemendik jaitsi (Windowserako bakarrik), instalatu (gazteleraz baino hobe ingelesez) eta eskuliburu txikia inprimatuta froga batzuk egin (aplikazioa erraza da baina trebetasunaz erabili behar da eta, horretarako, praktikatu behar da).
PodProducer Gida txikia
Antzeko programa bat dago freewarean, WildVoice Studio. Honek du abantaila audio-klipak dituela (barreak, txaloak...) baina nik nahiago dut halakoak Soungle.com orrian bilatu (ingeleseko hitzarekin), karpeta batean gorde, behar direnean aurretik beheko zerrendan kokatu eta unea iristen denean klikatu.
Hona euskaltubera igo eta enbotatze-kodea kopiatu eta blogean kapsulatua. Hiru txerrikumeak, 6 urteko Endikak egina: atzeko musika goiko zerrendan eta audio-klipak (otsoa, txerriak, putza, erorketak, garrasia) beheko zerrendan .
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina