Bertsioen berrikuntzak

Luberri_18.04.9_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
  • +Master PDF Editor bueltatu da zeren ezinbestekoa da Hezkuntzak bidaltzen dituen pdf-formularioak irekitzeko.
  • Sistema eta aplikazioak 2020/2/20 datarekin eguneratuak ditu.

Luberri_18.04.8_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
  • +Okular pdf fitxategien ikustailea eta editore libre eta euskaldunak -Master PDF Editor pribatibo eta erdaldunaren tokia hartu du. Informazio gehiago Okular bidezko edizioaz mezu honetan.
  • +TuxPaint gehitu diot, umeentzako marrazketa aplikazioa, estanpak, simetriak eta efektu grafiko ederrak dituen aplikazioa.
  • +LibreCAD gehitu dut, euskaraz dagoen 2D marrazketa teknikoko aplikazioa. FreeCAD 2D eta 3Dko diseinuak egiten ditu baina badirudi DBHrako konplexu samarra dela eta hainbat irakaslek LibreCAD nahiago dutela.
  • +Ksnip pantaila-kapturatzaileak -Flameshot-en tokia hartu du, izan ere, itxura aldetik batere modernoa ez bada funtzionalitateen aldetik dezente hobea da, ia HotShot zaharraren parekoa baina hura baino askozaz arinagoa. Ksnip aplikazioari buruzko informazio gehiago mezu honetan.
  • Firefox nabigatzailean Adblock Plus gehigarria jarri dut Interneteko propaganda murrizteko.
  • LibreOfficeko PPA jarrita 6.0.3 bertsiotik 6.3.4 bertsiora pasa da, hari esker, MOffice-ko  fitxategiak hobeto irakurtzen ditu.
  • Xmind 2020 bertsioarekin azkarrago abiatzen da. Abiatzen den lehenengo aldia erregistratzea eskatzen du baina ez da beharrezkoa.
  • -Google Earth agur esan dio Luberriri. Software pribatiboko bi aplikazio zeuden eta orain bakarra geratzen da (MasterPdfEditor). Kontua da Googleek aplikazioa nahiko utzita duela orain nabigatzaileetan erabili daitekeelako online. Hasieran bakarrik Chromen baina orain Firefox eta Chromiun-en ere bai. Beraz, Luberriko Google Earth erabiltzen bazenuen orain Firefoxen https://earth.google.com orria horren parekoa duzu (distantziak, markatzaileak e.a.).
  • Sistema eta aplikazioak 2020/2/18 datarekin eguneratuak ditu.

Luberri_16.04.11_32bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
Luberrik 16.04  32bit-eko bertsioa mantentzen du 18.04k 32biteko bertsiorik ez duelako eta bertsio hau da Eskola 2.0ko LHko zuri berdeak eta garai haietako 32bit-eko prozesadorea erabiltzen dutenek behar dutena. 14 hilabete pasa dira azken bertsio berritzetik eta bertsio honek dituen berrikuntzak dira:
  • TuxPaint gehitu diot, umeentzako marrazketa aplikazioa, estanpak, simetriak eta efektu grafiko ederrak dituen aplikazioa.
  • Brasero kendu diot, ordenagailu txiki hauek CD-DVDrik ibiltzen ez dutelako.
  • Sistema eta aplikazioak 2020/2/14 datarekin eguneratuak ditu.

Luberri_18.04.7.iso bertsioaren berrikuntzak:

  • GCompris hezkuntza jokoen 0.97 bertsioa eguneratu dut eta orain guztia (hiztegia aberastu barne) euskaraz dago.
  • DVD filmak erreproduzitu ahal izateko libdvdcss2_1.2.13-0amd64 liburutegia instalatu dut.
  • Sistema eta aplikazioak 2019/12/11 datarekin eguneratuak.

Luberri_18.04.6.iso bertsioaren berrikuntzak:
  • GCompris hezkuntza jokoen bilduma 0.96 bertsiora eguneratu dut eta orain gehiena euskaraz dago.
  • Sistema eta aplikazioak 2019/11/4 datarekin eguneratuak.

Luberri_18.04.5.iso eta sblive bertsioaren berrikuntzak:
  • grub-efi-amd64-bin programaren bidez EFIrekiko bateragarritasuna hobetu da.
  • Aplikazio berriak:
    • Libreoffice Base: Datu baseak kudeatzeko. Apunte xume batzuk hemen. 
    • Scratux: Scratch 3.0 lineatik kanpo. Orain arte lineako bertsioa zegoen estekatuta baina Internet gabe ez zebilen.
  •  Sistema eta aplikazioak 2019/10/17 datarekin eguneratuak.

Luberri_18.04.4.iso bertsioaren berrikuntzak:
  • Ikastetxe publikoetako irakasleek ikastetxetik kanpoko wifietara konektatzeko baimena ematen duen araua jarri dut. Ikusi dokumentazioa.
  • Instalazio berriak:
    • Foliate: epub eta beste formatuetako liburu digitalak irakurtzeko aplikazioa. Arina izanik hainbat tresna interesgarri dituena hala nola testua nabarmendu, oharrak egin eta hiztegia GTranslator bidez. (Bulego aplikazioetan)
    • FreeCAD: Bere tamainagatik kendu behar izan nuen CAD aplikazioa sistemara itzuli da. (Bulego aplikazioetan) Eskerrik asko Josema San Martin Bleachbit-en berri emateagatik. Haren bidez lortu dut irudia txikiagotzea.
  • Eguneraketak:
    • Pbis-Open 9.1.551 bertsiora ekarri dut eta domeinuan integratzeko script bat prestatu dut (Sistemaren tresnak > Administrazioa > Domeinuan sartu). Probetan ondo portatu da baina pazientzia eskatzen du sartzeko lehenengo saioan (denbora eta saiakera batzuk, behin lehenengo erabiltzailea sartzen denean ongi dabil).
    • Sistema eta aplikazioak 2019/10/4 datarekin eguneratuak.

Luberri_18.04.3.iso bertsioaren berrikuntzak:
  • Bolumenak muntatzeko arazoa konponduta!!. Orain ikasle, irakasle eta administratzaileei dagozkien sareko karpetak muntatzen zaizkie. Horretarako /etc/security/pam_mount.conf.xml zure ikastetxera egokituta eta domeinuan sartuta instalazio jarraibideetan azaltzen den bezala. 
  • Domeinuko integrazioa egiten duen Pbis-Open aplikazioa 6.tik 9. bertsiora eguneratu dut. Horren ondorioz integratzeko interfaze grafikoa desagertu da eta terminalean eman behar dira aginduak baina Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Domeinuan sartu lasterbidean jarraibideak agertzen dira.
  • Sistema eta aplikazioak 2019/7/1an eguneratuak. Kernela 4.15.0.54
OHARRA:
Luberri_18.04ren aurreko bertsio bat instalatu baduzu ez duzu karpeten arazoa konpontzeko zertan bertsio berria instalatu behar, aski duzu
sudo gedit /etc/security/pam_mount.conf.xml
eta bolumenak muntatzen duen testu zatia honekin ordeztu:
<!-- Volume definitions -->
<!-- AQUI SE DEFINE LOS VOLUMENES COMPARTIDOS
        QUE HAY QUE MONTAR Y DÓNDE SE MONTAN -->

<!-- Volumenes que tiene que montar todo el mundo -->
<!-- Por defecto, si no se especifican usuarios, se da acceso a todo el mundo -->
<!-- Excepción: root no debe montar ningún volumen -->
<volume mountpoint="/home/local/H013157/%(DOMAIN_USER)/OROKORRA" path="OROKORRA" server="10.213.15.1" fstype="cifs" ><and><not><user>root</user></not></and></volume>
<volume mountpoint="/home/local/H013157/%(DOMAIN_USER)/%(USER)" path="%(USER)" server="10.213.15.1" fstype="cifs"><and><not><user>root</user></not></and></volume>

<!-- Volumenes montados por los administradores -->
<volume mountpoint="/home/local/H013157/%(DOMAIN_USER)/ADMINISTRAZIOA" path="ADMINISTRAZIOA" server="10.213.15.1" fstype="cifs"><and><sgrp>tgaddenak</sgrp></and></volume>

<!-- Volumenes montados por los profesores y administradores -->
<volume  mountpoint="/home/local/H013157/%(DOMAIN_USER)/IRAKASLEAK" path="IRAKASLEAK"  server="10.213.15.1" fstype="cifs"><and><or><sgrp>tgirdenak</sgrp><sgrp>tgaddenak</sgrp></or></and></volume>

<!-- Volumenes montados por los profesores y los alumnos-->
<volume mountpoint="/home/local/H013157/%(DOMAIN_USER)/IKASLEAK" path="IKASLEAK" server="10.213.15.1" fstype="cifs"><and><or><sgrp>tgirdenak</sgrp><sgrp>tgikdenak</sgrp></or></and></volume>

eta gorde. Beste ekipoetan aski duzu pam_mount.conf.xml berri hori kopiatu eta  kopiatu /etc/security karpetara

Luberri_18.04.2.iso bertsioaren berrikuntzak:
  • Firefoxerako Flash Plugin instalatu dut.
  • Geogebra-klasikoaren errepositorioa kendu dut eguneraketak gehiegi luzatzen zituelako.
  • Sistema eta aplikazioak 2019/6/6an eguneratuak. Kernela: 4.15.0-51

Luberri_18.04.1.iso bertsioaren berrikuntzak:
  • 32 biteko bertsiorik ez dago Ubuntu 18.04n, ondorioz ezin da erabili LHko eskola 2.0ko 32 biteko prozesadorea duten ordenagailuetan ez eta Smart Board arbela duten ekipoetan ez baitu 64 biteko kontrolatzailerik.
  • Sareko hainbat inprimagailu era automatikoan detektatzen ditu. Abantaila bat da baina ikasleentzat komeni da erabilera galaraztea erabilera politiketan.
  • Pam_mount ez du talderik bereizten, ondorioz komeni da ikasleen ordenagailuetako pan_mountetik IRAKASLEAK ADMINISTRAZIOA kentzea. Konponduta luberri_18.04.3.iso bertsioan
  • Euskaraz dagoen FreeCAD 0.17 bertsiora berriztuz gero irudia 4GBetik gora joaten zen eta ezin ISO irudia sortu. Beraz, pena handiz, FreeCAD kendu dut. Erabili behar den geletan instalatu daiteke terminalean hau itsatsita:
         sudo add-apt-repository ppa:freecad-maintainers/freecad-stable 
         sudo freecad
  • Irudia arintzearren Snapd ere desinstalatu dut.
  • HotShots pantaila kapturatzailearen ordez Flameshot dago. HotShots oso ona da baina utzita dago eta arazotxoak ematen ditu.
  • Gcolor2 kolore hautatzailea instalatu dut.
  • GCompris zaharberritu dute eta euskara ez da gutxieneko itzulpen mailara iritsi. Horregatik ikusiko duzu aldaketa asko eta interfazea ingelesez. Euskaratzen ari naiz eta espero dut hurrengo eguneraketan euskaraz agertzea.
  • Scratch 3 online funtzionatzen du bakarrik. Esteka bat jarri dut Hezkuntza atalean baina internet behar da. Bertsio instalagarria egiten ari dira eta prest dagoenean offline bertsioa jarriko dut.
  • Kernela 4.15
  • Gnome 3.28


Luberri_16.04.11_32bit_Smart.iso bertsioaren berrikuntzak:
  • 2019/5/15 egunean eguneratua sistema eta aplikazioak.
  • Eguneraketaren ondorioz irudia 4GBetik gora joan denez FreeCAD desinstalatu behar izan dut. Behar izanez gero instalatu daiteke terminalean hau itsatsita:
             sudo add-apt-repository ppa:freecad-maintainers/freecad-stable 
             sudo freecad
Luberri_16.04.11_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
  • 2019/4/29 egunean eguneratua sistema eta aplikazioak.

Luberri_16.04.10_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
  • Boot-Repair aplikazioa gehitu dut UEFI sistema duten hainbat ekipo berri Live USBren bidez abioa konpondu ahal izateko.
  • GColor2 gehitu dut gehien bat koloreak hautatu ahal izateko.
  • Open-Sankore kendu dut eta OpenBoard geratzen da.
  • Scratch2 kendu dut Scratch3 onlineko aplikazioa hobetsita.
  • Xmind 9 ZEN Xmint 7.5 bertsioaren ordez. Interfazea argiagoa eta errazagoa du. Hori bat, haien formatuak ez dira bateragarriak.
  • 2019/1/28 egunean eguneratua sistema eta aplikazioak.

Luberri_16.04.10_32bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
Arintzeko asmoarekin eta 32 biteko ordenagailuetan erabiliko ez direlakoan FreeCAD, Viking eta Curlew desinstalatu ditut irudia arintzeko.
Sistema eta aplikazioak 2018/12/5eko datan eguneratuak.


Luberri_16.04.9_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:

Aplikazio berriak:
  • Nextcloud Client Owncloud Client ordez. Gehigarrietan. Antzekoak izanda ere komunitateak, oro har, Nextcloud hobesten du eta eguneraketa gehiago izaten ditu.Bestetik instalazioa eta eguneraketa hobe egiten da.
  • Maps. Gehigarrietan. Gnome-Maps Google Maps antzeko aplikazioa da baina offline. Ez du prestazio maila bera baina OpenStreetMaps maparekin lan egiten du eta oso azkarra da.
  • Mindomo Desktop freeware aplikazioa eskema hierarkikoak, kontzeptu mapak... egiteko. Bulegoan. Xmind-en antzekoa. Ikasleek ikastetxean egindakoa online bertsioaren bidez osatu dezaketa etxean.
  • OpenBoard. Hezkuntzan. Arbel digitala erabiltzeko OpenSankoré proiektua geldirik dago eta hau da haren oinordekoa. Oraindik ez dago euskaraz. Sankoré mantenduko da tarte batez. Sankoré erabiltzen baduzu probatu hau eta gogoko duzunarekin geratu.
Beste berritasunak:
  • Eguneraketa aurreratuak: FreeCAD 0.17 bertsiora instalatu dut euskaraz ager dadin. LibreOffice 6. bertsioa instalatu dut.
  • Horretaz gain gainerako aplikazioak ere 2018/4/25 datako eguneraketak jaso dituzte.

Luberri_16.04.9_32bit.iso bertsioaren berrikuntzak:

Eguneratua 2018/6/21
32biteko bertsio hau Lehen Hezkuntzako Eskola 2.0ko ekipoetan eta ekipo oso zahar eta potentzia grafiko gutxikoak. Hori dela eta software garbiketa bat egin dut gehien bat ekipo mota honetan potentzia arazoak ematen zituzten hainbat aplikazio kenduta: Stellarium, Gnome Calendar, Deja-dup, Screenkey, FreeCAD, Simple Scan, Thunderbird, Google Earth eta Kdenlive.
Mapekin aritzeko arina den Gnome-maps instalatu dut. Gehigarrietan agertzen da Mapak izenarekin.
Aldaketa hauekin ISO irudia arindu da eta ondorioz instalazioa azkarrago egingo da.

Luberri_16.04.8_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
  • Bertsio honek Ubuntu 16.04k dakarren Linux 4.4 kernela du.
  • Audacity 2.2.0 bertsioa du eta hizkuntza pakete berria du.
  • Sistema eta aplikazioak 2017/11/27an eguneratuak.

Luberri_16.04.7_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
  • Bertsio honek Linux 4.10 kernela du. Bakarrik gomendatzen da Eskola 2.0ko TTL W515PU ekipoetarako. Eskola 2.0ko Toshibetan arazoak ematen ditu.
  • Konponketa: LibreOffice-etik arazoa* ematen duen Hobelex kendu dut.
  • Chromium-en Flash ibiltzeko Pepperflashplugin-a instalatu dut.
  •  2017/10/27 arteko eguneraketak.
*Hobelex zuzentzaile iradokitzaileak LibreOffice Writer abiatu eta lehenengo letra idaztean aplikazioa blokeatzen zuen. Luberri_16.04.6 instalatuta baduzu aski duzu LibreOffice > Tresnak > Hedapenen kudeatzaile-ra joan eta Hobelex kentzea testu prozesadorea ondo ibiltzeko.

Luberri_16.04.6_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
  • Fotowall poster, panelak, mahaigainak diseinatzeko aplikazioa berrituta bueltatu da Luberrira.
  • Audacity-ren hizkuntza paketea Librezaleren bertsiora aldatuta menuak eta mezuak hobeto ulertzen dira.
  • Kernela 4.10era eguneratu da Eskola 2.0ko TTL W515PU modeloaren wifia ibiltzeko. (Ikusi nola aurreratu kernela Iñigo Gebara Linux Eskolan posta zerrendan).
  • Aplikazioen bertsio-berritzeak: nabarmentzeko OpenShot-ena estabilitatea irabazi duela 
  • Eguneraketa eguna 2017/10/5

Luberri_16.04.05_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:

  • OpenShot bideo editorea instalatu dut eta Pitivi kendu
  • Google Earth instalatu dut.
  • Biltegietako aplikazioak (LibreOffice, Firefox...) eta libreriak eguneratu ditut (2017/4/24).
  • Biltegitik kanpoko eguneraketak: PBIS Open 8.5.2.265 bertsiora (8.5.3.293 bertsioarekin password arazoa agertzen da, Master PDF Editor 4.1.30 bertsiora.
  • Peek aplikazioaren PPA biltegia erantsi diot.

Luberri_16.04.04_64bit.iso bertsioaren berrikuntzak:
  • Musescore-ren PPA biltegia erantsi diot.
  • Firefox-en PDF irakurgailua blokeatu dut.
  • Compiz interfaze grafikoa lehenetsi dut.
  • LibreOfficen Sirf gaia gehitu dut.
  • ttf-mscorefonts instalatu ditut
  • Google Hangout-en plugina instalatu dut.
  • GIF animatuak sortzeko Peek aplikazioa instalatu dut.
  • Hainbat aplikazioren bertsio berriak daude, hala nola Firefox, Chromium, PBIS, Master-pdf-editor...

Luberri_16.04.04.iso bertsioaren ezaugarri nagusiak:
  • Ubuntu 16.04.1 bertsioan oinarritzen da.
  • Linux kernela 4.4.0-24
  • Sostengua du 2021.eko apirila arte.
  • 32 eta 64 biteko bertsioak ditu. Gomendatzen da 64 bitekoa instalatzea. Erabili 32 bitekoa 32 biteko prozesadorea duten ekipoetan (hala nola Asus Matxinsaltoak eta Lenovo Ideapad zaharretan) eta Smart arbela erabili behar duten ekipoetan.
  • Lehenetsitako mahai-ingurua: Gnome Flashback Metacity (Compiz eta Ubuntu-Unity mahai-inguruak ere erabil daitezke). 
  • Ubuntuk dakartzan aplikazioez gain (LibreOffice, Firefox...) beste hauek erantsi dizkiogu: Ubuntu restricted extras, Gthumb,  Geogebra, AcetoneISO, Gdebi, Open Java, Musescore, Scratch, OBS Studio, Hotshots,  FreeCAD, Curlew, Xmind, Systemback, Owncloud-client, Numlockx, Dconf-tools, Compizconfig-settings-manager, Compiz-plugins,  Myspell-es, Stellarium, Freefilesync, Gcompris, Kolourpaint4, Audio-recorder, Gparted, Inkscape, Grub-customizer,  Viking, Screenkey, Zim, Pitivi, Kdenlive eta Gnome Mplayer...libreak. Eta gutxi batzuk libreak ez direnak, hala nola Google Earth, Master PDF Editor, VLC, Peek eta Screen Ruler.
  • DVD komertzialak ikusteko gaitasuna du.
  • Ubunturi kendutako aplikazioak: Shotwell eta Rhythmbox.
  • Windows Server-en Active Direktory-n integratzen dira eta zerbitzarian partekatutako karpetak muntatzen dituzte PBIS-Open eta Pam_mount-en bidez.
  • Eguneratua 2016/12/2 egunean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina