Panelen bat desagertu bazaizu edo dena delakoagatik panelak bere hasierako itxurara bueltatu nahi badituzu horrela egin dezakezu:
1- Terminal bat ireki. Horretarako zanpa Crtl+Alt+T
2- Terminalean banan bana hiru agindu hauek :
gconftool-2 --shutdown
rm -rf ~/.gconf/apps/panel
pkill gnome-panel
Kito.
Hau dena egin ondoren blokeatu nahi badituzu panelak terminalean idatzi:
gconf-editor /apps/panel/global/locked_downeta agertzen den leihoan locked_down laukitxoa markatu eta itxi.
Panelean zerbait aldatzeko hori bera idatzi eta laukitxoa desmarkatu.
Ubuntu 12.04 klasikoan panela aldatzeko Alt tekla zapaldu eta eskuin klik panelean. Efektu grafikorik gabeko Ubuntu klasikoan berdin baina Super+Alt zapaldua.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina