Software libreko aplikazioa da. Windowsen aplikazioa eta estanpak instalatu behar dira. Linuxen batera instalatzen dira. Ubuntun Aplikazioak > Software-Biltegia eta bilaketa leihoan tux paint idatzi.
Edo terminalean:
sudo apt install tuxpaint
Instalatu ondoren Aplikazioen Hezkuntza atalean agertuko da.
Hainbat parametro konfigura daiteke: lehioaren tamaina, soinua, inprimatzeko aukera... Windowsen Tux Paint aplikazioaren karpetan badago programa bat ezarpenak definitzeko.
Linuxen ezarpen aukerak ikusteko terminalean idatzi:
man tuxpaint
eta berauek aldatzeko
sudo gedit /etc/tuxpaint/tuxpaint.conf
Esate baterako aplikazioa maximizatu ezin daitekeen leiho batean agertzen da. Pantaila osoan ikusteko konfigurazio fitxategian # ikurra (komentatzeko ikurra) kenduko diogu eta fullscreen=yes aurreko zuriuneak.
Kontuan izan aplikazioak pantaila osoa hartzen duenean programatik irteteko ESC tekla sakatu behar dela.
Bestetik aplikazioa defektuz 800x600 pixelen bereizmenean ikusten da. Zure ordenagailuaren bereizmenean ikusi nahi baduzu kendu native= yes aurreko traola.
Aldaketak egin ondoren gorde eta hurrengo abiatzean aplikatuko dira.
Ezarpenak aldatzeko beste modu bat tuxpaint-config programa instalatzea da. Linuxen instalatzeko terminalean:
sudo apt install tuxpaint-config
Eta ondoren administrazio eskubidez ireki:
sudo tuxpain-config
beheko ezkerreko izkinan 'uneko erabiltzaile'ren ordez 'erabiltzaile guztiak' aukeratu eta interfaze grafikoan aldaketak zehaztu.
Eskerrik asko, alabari jartzen diot eta ez nekien nola jarri pantaila osoan.
ErantzunEzabatuMila esker, etxeko bi marrazkilariak oso pozik daude orain: 5 urteko Ekhi eta 40 urteko Izarne.
ErantzunEzabatu