Pantaila ilunen zalea bazara sistemari gai iluna jartzen ahal diozu (Ubunturi Ambiance-dark esate baterako), Firefoxi ere bai (Glass-black edo antzekoa) eta Thunderbird posta bezeroarentzat TTDeepDark oso egokia da. Honelako itxura ematen dio aplikazioari:
eta hau Lightning egutegiari:
gaia probatu nahi baduzu instala dezakezu hemendik. Probatu ondoren ez baduzu gogoko, kentzeko joan Thunderbirden menura > Gehigarriak > Itxura eta kendu.
2015/08/25
2015/08/18
Ubuntu: nola kendu Oracle Java eta instalatu Open Java
Lehenik eta behin jakiteko zein Java duzun terminalean exekutatu
java -version
Oracle-Java baduzu eta Java librea probatu nahi baduzu aurrena desinstalatu Oracle-Java honela:
sudo apt-get purge oracle-java7-installer
java8 baduzu 7aren ordez 8 jarri.
Ondoren Open Java instalatzeko egin hiru instalazio hauek:
sudo apt-get install default-jre
sudo apt-get install default-jdk
sudo apt-get install icedtea-plugin
Javaren funtzionamendua probatu dezakezu web bidezko Geogebra, Ximd edo Manuel Sadaren matematikako appletekin.
2015/08/16
Nola ireki edo aktibatu Gmail kontuak Thunderbird 31 bertsioan
Mezu hau zabaltzeko unean Ubuntuk Thunderbird 31 bertsioa erabiltzen du. Laster 38.era eguneratuko da.
31 bertsioak ez omen du onartzen 2014an Gmailek 2014tik erabiltzen duen OAuth2 autentifikazio sistema. Hori dela eta Thunderbirden erabiltzaileek autentifikazio arazoak dituzte Gmail kontuekin...
eta, era berean, arazoak sortzen dira Gmail kontu berri bat ezartzeko Thunderbirden:
Nola konpondu:
Gmail kontuan segurtasun gutxiko aplikazioen erabilera baimentzen. Horretarako, nabigatzailean Gmailen identifikatuta zaudela, klikatu esteka honetan eta aktibatu segurtasun gutxiagoko aplikazioak.
Kito.
Oharra:
Thunderbird 38. bertsiotik aurrera onartzen du OAth2 sistema, beraz aplikazioa eguneratzen denean desaktibatu ahal izango dugu egindako aldaketa.

2015/08/14
Zikloideak marrazteko web orria
http://wheelof.com/sketch/ web orriak aukera ematen digu mota guztietako zikloideak marrazteko. Hainbat gurpil horzdun eta mugimendu ardatzak konbina daitezke formak sortzeko.
Pantailaren azpiko aldean badira hainbat kontrol: abiadura, gurpil konbinazioak, irudia erakutsi, ezabatu eta laguntza.
Eta teklatuaren bidez zenbait aldagai kontrola daitezke:
0-9 abiadura
a-g ezarpenak
Geziak: ardatzen kokalekua eta luzera
X ezabatu
[ aldatu kolorea
<> marraren lodiera
/ alderantzikatu norabidea
- jauzi
Aplikazioa software librekoa da eta github-etik deskarga daiteke aldatzeko.

2015/08/13
Firefox: hobekuntzak irakurtzeko ikuspegian
Firefox 39k ekarri zuen irakurtzeko ikuspegia. Horri ezker testu luzeak hobe ikusten dira webgunearen panelak, bannerrak eta abar kenduta.
Firefox 40 berriak irakurtzeko ikuspegian hobekuntzak egin ditu. Orain ikuspegi horretan sartzen garenean ezkerreko aldean tira zuri bat agertzen da eta bertan bi ikono: lehenengoa ikuspegi arruntera bueltatzeko da eta bigarrena ikuspegiaren ezarpenak aldatzeko. Bertan hauta daiteke:
![]() |
Irakurtzeko ikuspegia aktibatzeko ikonoa eta, ezkerrean, ikuspegiaren ezaugarria pertsonalizatzeko aukerak. |
Firefox 40 berriak irakurtzeko ikuspegian hobekuntzak egin ditu. Orain ikuspegi horretan sartzen garenean ezkerreko aldean tira zuri bat agertzen da eta bertan bi ikono: lehenengoa ikuspegi arruntera bueltatzeko da eta bigarrena ikuspegiaren ezarpenak aldatzeko. Bertan hauta daiteke:
- letra mota: seriff edo sans seriff
- letraren tamaina
- atzeko planoaren kolorea: zuria, sepia edo iluna
2015/08/01
Firefox 39 bertsioak huts egiten du Fresh Player pluginekin
Uztaila osoa eman dugu Firefox 39 bertsioarekin eta Ubuntun Fresh Player plugina instalatuta baduzu seguru nabaritu duzula Firefox noiznahi itxi egiten dela. Jakiteko plugin hori instalatuta ote duzun egin menu > Gehigarriak > Pluginak
eta Shockwave Flash 13 baduzu 11. bertsioaz gain Fresh Player duzu instalatuta eta badirudi hori dela Firefox 39 huts egiteko arrazoia.
Konponketa.
Sinpleen ematen duena da behin behinean Fresh Player desaktibatzea (goiko irudian agertzen den moduan) Firefoxen 40. bertsioa atera arte abuztuaren erdialdean. Badirudi hurrengo bertsioan arazoa konponduta dagoela eta, hala bada, orduan aktibatuko dugu.
Fresh Player desaktibatzean Flash Player (Shockwave Flash 11) desaktibatzen dela ematen duen arren ez da horrela, Flash Player martxan segitzen du beharrezkoa den unean aktibazioa eskatzen (behin behinekoa edo behin betikoa helbide horrentzat).
Eguneratzea (2015/8/11).
Abuztuaren hasieran Firefox 39.0.3 bertsio berria atera du eta egun batzuk daramat probatzen Flash Playerrekin eta ez dit arazorik eman. Beraz 39arekin arazoak badituzu probatu bertsioa berritzen.
Eguneratzea (2015/8/13)
Firefox 40. bertsioarekin ere ez dago arazorik

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)