Mezu hau zabaltzeko unean Ubuntuk Thunderbird 31 bertsioa erabiltzen du. Laster 38.era eguneratuko da.
31 bertsioak ez omen du onartzen 2014an Gmailek 2014tik erabiltzen duen OAuth2 autentifikazio sistema. Hori dela eta Thunderbirden erabiltzaileek autentifikazio arazoak dituzte Gmail kontuekin...
eta, era berean, arazoak sortzen dira Gmail kontu berri bat ezartzeko Thunderbirden:
Nola konpondu:
Gmail kontuan segurtasun gutxiko aplikazioen erabilera baimentzen. Horretarako, nabigatzailean Gmailen identifikatuta zaudela, klikatu esteka honetan eta aktibatu segurtasun gutxiagoko aplikazioak.
Kito.
Oharra:
Thunderbird 38. bertsiotik aurrera onartzen du OAth2 sistema, beraz aplikazioa eguneratzen denean desaktibatu ahal izango dugu egindako aldaketa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina