2010/11/28

Ubuntu: Irudien tamaina edota orientazioa Nautilusean aldatu.

 
Argazki edo bestelako irudiei tamaina eta orientazioa aldatzeko era asko daude, tartean noizbait komentatu dudan Phatch aplikazioa, oso egokia irudi asko eta tratamendu bat baino gehiago egiteko.

Gaur komentatuko dudana, Nautilus-image-converter, potentziagatik baino abiadura eta erabiltzeko erraztasunagatik nabarmendu nahi dut. Berez Nautilusen, Ubuntuk erabiltzen duen Gnomeren, fitxategien arakatzailearen plugin edo gehigarri bat da. Bi funtzio besterik ez ditu: irudien tamaina eta orientazioa aldatzea eta arakatzailean bertan irudiaren miniaturari eskuin klik egin eta bi aukera berri horiek agertuko zaizkigu.

Instalazioa.
Bi aukera: Ubunturen software-biltegian Nautilus-image-converter bilatu eta instalatzeko agindu edo terminal bat ireki eta honako hau exekutatu:
sudo apt-get install nautilus-image-converter
Appleta martxan jar dadin Nautilus berrabiaraziko dugu:
killall nautilus

Nola erabili.
Nautilus arakatzailea ireki -panel nagusian Lekuak sakatuta- eta irudiak dituzun karpeta batera joan; irudi baten tamaina ikusi nahi baduzu eskuin klik egin eta bukaerako Propietateak klikatu eta Irudia fitxan bere tamaina pixeletan agertuko zaizu. Tamaina hori aldatzeko miniaturan eskuin klik egin berriz eta agertzen den menu horretan Resize Images... estreinatuko dugu.

Irudia redimentsionatzeko aukerak agertzen dira goiko leihoan: zerrendako tamina estandartetako bat, eskalatu %tan -proposatzen duen 50ak erdira ekarriko du irudia- edo guk nahi duzun zabalera eta altuera finka dezakegu. Aldaketa nola gorde erabaki behar dugu: proposatzen digu jatorrizko irudia mantentzea eta beste bat sortzea jatorrizkoaren izenari .resized erantsita. Resazi in place hautatuko bagenu jatorrizkoaren ordez gordeko luke.

Ezarpen bera erabili behar badugu hainbat irudien tamaina moldaketan horien denak hauta -ctrl tekla zapalduta- eta ezarpenak emanda denak batera aldatuko ditu.

Irudiaren orientazioa aldatzeko Reseze Images... ordez Rotate Images... aukertuko dugu.

2010/11/26

2010/11/24

Ubunturen panelak edo haren ikonoak berreskuratu eta blokeatu (gnome2)

Hona hemen zenbait tresna Ubunturen panelak edo panelen ikonoak berreskuratzeko Gnome2 inguruetan (10.10. arte eta 11.04 Ubuntu Classic).

Panelen bat desagertu bazaizu edo dena delakoagatik panelak bere hasierako itxurara bueltatu nahi badituzu horrela egin dezakezu:

1- Terminal bat ireki. Horretarako zanpa  Crtl+Alt+T
2- Terminalean banan bana hiru agindu hauek :

gconftool-2 --shutdown
rm -rf ~/.gconf/apps/panel
pkill gnome-panel


Kito.


Hau dena egin ondoren blokeatu nahi badituzu panelak terminalean idatzi:
gconf-editor /apps/panel/global/locked_down
eta agertzen den leihoan locked_down laukitxoa markatu eta itxi.
Panelean zerbait aldatzeko hori bera idatzi eta laukitxoa desmarkatu.



Ubuntu 12.04 klasikoan panela aldatzeko Alt tekla zapaldu eta eskuin klik panelean. Efektu grafikorik gabeko Ubuntu klasikoan berdin baina Super+Alt zapaldua.

2010/11/22

Wikipediako SVG eskemak nola euskaratu

Wikipedian hainbat irudi, batez ere eskemak, SVG formatua dute eta horietako asko erraz euskara daitezke.

SVG formatua irudien formatu bektoriala da. Irudia objektuz osatuta daude: objektu geometrikoak eta testua, eta banaka edita daitezke. Abantaila handi bat dute: guztiz eskalagarriak dira, alegia asko handituta ere ez dute definiziorik galtzen.

Ingelesez, gazteleraz edo beste erdarazko Wikipedian gustuko eskema bat topatzen badugu, edo eta Wikipedia Commons orrian -Wikipediaren irudiak eta gordetzen den biltegian- kategorietan bilatuta eskema interesgarri bat topatzen baduzu erdaraz, SVG formatua badu sarritan erraz itzultzeko aukera ematen du; adibidez demagun topatu duzula irudi hau:

Irudia ondo ikusteko egin eskuin klik eta ondoko fitxan ikusiko duzu hobeto zeren eta blogaren atzeko plano beltzan irudia ez da bat ere ondo ikusten.


Irudian eskuin klik egin -jatorriko artiluluarenean- eta ondoko fitxan zabalduko da irudia eta haren ezaugarriak, tartean itzultzeko leihoa:


this page horretan klikatuta eskeman agertzen diren testu-kateak eta haren euskal ordainak betetzeko leihoak ageriko dira. Leiho horietan euskal izenak idatzi, Language delako atalean euskara hauta, Submit Traslation klikatu eta irudia euskarazko testuekin gordetzeko aukera ematen digu.

Irudia, gorde ondoren, irekiko dugu eta prest dugu erabiltzeko.

Wikipediari emandakoa eskertzeko irudia haren beharra duen sarreraren batean koka dezakegu; kasu honetan nik eklipse sarreran kokatu dut. Hori nola egiten den beste egun batean azalduko dut.

Ikusi duzu bi pausutan nola euskaratu dugun eskema polit bat bertan agertzen diren terminoak euskaraz nola idatzi behar diren formularioan zehaztuta. Terminoak euskaratzeko laguntza behar baduzu gogoan izan Euskalbar instalatuta eskura duzula Euskalterm, Elhuyar, Morris eta beste hainbat hiztegi.

Egizu proba.

2010/11/19

Ikasleen sormena lantzeko estrategiaz Consumer aldizkarian



Irudipena dut ikasleak erritmo handian "zahartzen" zaizkigula/ditugula institutuan. Alai, sortzaileak eta jakin minez beteaz sartzen dira eta serio, arrazional, esaneko eta apatikoak ateratzen dira sei urteren ondoren.

Eroski atzean duen Consumer aldizkariak sormena lantzeko hainbat estrategi interesgarri aipatzen dituen artikulua argitaratu du. Bitxia iruditu zait sormena lantzea eskatzen zaigula irakasleoi ez berez sustatu beharreko kualitatea delako baizik eta enpresek orain langile sortzaileak eskatzen dituztelako.

Hona hemen artikulua.

2010/11/17

Nola partekatu Windows birtual bat ekipo bateko erabiltzaileen artean

Windowsa Ubuntun  birtualizatzeko VirtualBox OSE aplikazioa erabili nuen eta ongi dabil. Kontua da programa ekipoko erabiltzaile guztientzat instalatzen bada ere instalatutako sistema birtualak erabiltzaile bakoitzak instalatu behar dituela, alegia nik Windows birtuala dut baina ekipoko beste erabiltzaileek VirtualBox badute baina ez dute sistema birtuala. Ekipoko beste erabiltzaileek sistema birtual hori erabiltzeko instalatu duen erabiltzaileak esportatu behar du eta besteek inportatu behar dute. Ikus dezagun nola egiten den:

Demagun A erabiltzaileak instalatu duela Windows birtualak eta B erabiltzaileak sistema horren kopia bat erabili nahi duela. A erabiltzaileak VirtualBoxen sartu eta makina birtuala piztu barik Fitxategia > Export Appliance... egin behar du.

Fitxategia erabiltzailearen Publikoa karpetan gordeko dugu. Ondoren sortzen Publikoa karpetan sortzen diren hiru fitxategiei baimenak aldatu eta irakurtzeko soilik jarriko diegu.


A erebiltzailearen saioa itxi eta B erabiltzaileak saioa irekiko du. VirtualBox ireki eta Fitxategia > Import Appliance... egin behar du. Arakatzailearekin joango gara A erabiltzailearen Publikoa karpetara: /home/Aerabiltzailea/Publikoa eta bertan makina birtualaren fitxategia hautatu eta inportatuko dugu. B erabiltzaileari makinen zerrendan agertuko zaio. Hauta, abiarazi eta irriparra egin.

Beste aukera bat da makina berdina erabili beharrean makina bera erabiltzea. Horretarako B erabiltzaileak Berria egingo du eta galdetzen duenean disko berria edo zaharra, bigarrena hautatuko du eta zehaztuko du bere kokalekua dela /home/Aerabiltzailea/.virtualbox/.