2010/11/17

F.lux: ordenagailua itzali eta goxo goxo lotara



F.lux monitorearen argiaren kolorea eguneko argitasunaren arabera aldatzen duen aplikazioa da.
Monitorearen argia kolore hotzetarako joera du, urdinerako joera hain zuzen. Fluoreszente zein leden argi urdin horrek badirudi melatoninaren produkzioa oztopatzen duela. Melatonina da besteak beste loaren zikloa erregulatzen duen hormona. Beraz, badirudi, gauez monitorearen aurrean  luze egoten garenontzat behinik behin komenigarria dela gauean monitorearen kolorea epeltzea, hau da gorri edo kafe aldera eramatea, melatonina asko ekoitzita ohera goxo goxo joateko.

Programa Windows, Mac OS eta Linuxen dabil. Linuxen frogatu nahi baduzu urrats hauek eman ditzakezu:

  • Aplikazioa jaitsi hemendik.
  • Deskonprimatu.
  • Terminalean deskonprimatu duzun karpetara joan eta handik /usr/bin karpetara kopiatu:
$ sudo cp ./xflux /usr/bin
  • Aplikazioa jakin dezan zure herrian noiz den gaua zure herriko koordenatuak eman behar dizkiozu. Koordenatuak ezagutzeko stereopsis orria erabil dezakezu.
Nire herriko koordenatuekin aplikazioa martxan jartzeko terminalean idatziko dut:
$ xflux -l 43.4,-1.8
Egunez egiten baduzu ez duzu ezer ez nabarituko eta gauez monitorearen koloreak epelduko dira nabarmen. 

  • Aplikazioa egunero ibil dadin egin dezakezu: Sistema > Hobespenak > Abioko aplikazioak > Gehitu eta hau idatzi (zure herriko koordenatuekin):


Nik pare bat egun daramatzat eta gustura baina loaren gaineko eragina neurtu gabe. Froga eginda ez bazaude gustora aplikazioarekin ken dezakezu Abioko aplikazioen multzotik.

Informazioa iturriak: Ubuntu Life eta F.lux aplikazioaren orria.

2010/11/08

Ekipoaren hardwarea informazioa Linuxen


Hona hemen hiru modu ekipo baten hardware ezaugarriak ikusteko:

1- Deus instalatu gabe lshw komandoa ekipoaren osagaiak zerrendatzen ditu.
sudo lshw -short

Plaka nagusia, prozesadorea, cache, RAM, txartel grafikoa, barne konexioak, DVD, SATA eta IDE barne-atakak, USB portuak, sare-txartela, audio-gailua...

Zehaztasun gehiago nahi baduzu ken diezaiokezu -short parametroa
sudo lshw

Plaka nagusiaren osakaiak interesatzen bazaizkizu:
sudo lspci

Informazioa fitxategi batean gorde dezakezu hobeto ikusteko eta inprimatzeko:
sudo lshw -short >hardware_osagaiak.txt
sudo lspci >plaka_nagusiaren_osagaiak.txt


Informazio zehatza eta hainbat ezarpen ikusi eta editatzeko oso ondo dago Usemos Linux webguneko mezu hau.

2- Luberri 20k darabilen Linux Minten ikus daiteke ordenagailuaren osagaiak era laburrean eta zehaztasunez Sistemaren ezarpenetan.
Paneleko ezkerrean erabiltzailearen gainean klika eta Sistemaren ezarpenak ireki, Hardware atalean klikatu Sistemaren informazioan.

Sistema eragilearen eta ordenagailuaren ezaugarri nagusiak agertuko dira. Informazio zehatzagoa nahi baduzu klika Kargatu sistemaren informazioa eta zehaztasun handiko informazioa agertuko da oso ondo antolatuta.



3- Interfaze grafikoa eta abiarazlea duen aplikazioa nahiago baduzu Hardinfo oso egokia da.
Software-zentrotik instala daiteke edo terminaletik:

sudo apt-get install hardinfo





2010/10/31

Keymon teklatua eta sagua monitorizatzeko gehigarria

key-mon leihatila
 
Key-mon teklatuan pikatzen ditugun teklak eta saguan klikatzen ditugun botoiak eta gurpilaren mugimenduak leihotxo batean erakusten duen aplikazio txikia da. GNU/Linux sisteman dabil.

Gehigarri hau interesgarria iruditzen zait informatika irakasleontzat, esate baterako bideo-tutorialetan erabiltzeko edo klasean pantaila proiektatzen ari garela ikasleek ikusteko zer teklak eta botoiak erabiltzen ditugun.

Ctrl+f konbinazioaren erabilera bilaketa tresna irekitzeko

Frogatu nahi baduzu, hona hemen instalatzeko urratsak:

Programa jaisteko orria hau da. Ubuntu edo beste Debian erabiltzen baduzu .deb paketeak jaitsi eta ondoren klik bikoitza eginez ekin instalatzeari. Saioa berriz irekitzean programa Aplikazioak > Grafikoak atalean agertuko zaizu.


Behin key-mon leihatila irekitzen denean gainean klik egin eta herrestan eraman dezakegu nahi dugun tokira. Bestetik haren gainean eskuin klik eginez gero haren ezarpenak alda ditzakegu edo aplikazioa itxi.
Gif animatuak byzanz-appletarekin eginak daude

 Informatika irakasleontzat, ikasleek egiten duguna proiektorean ikusten badute, interesgarria izan daiteke gure saioan sartzen garen aldiro key-mon automatikoki martxan jartzea. Horretarako egin dezakegu: Sistema>Hobespenak>Abioko aplikazioak>Gehitu eta leihotxoan jarriko dugu nahi dugun izena eta komandoan key-mon. Erne, dena minuskulaz.

Polyglot Linux eleaniztuna متعدد اللغات poliglota πολύγλωσση polyglotte multilingüe

Linuxa instalatzean interfazerako hizkuntza aukeran ematen digu. Edozein kasutan aukeratutako hizkuntzaz gain ingelesa instalatzen du ere. Aukeratutako hizkuntza, gure kasuan euskara, lehenetsita dago sortzen diren erabiltzaile guztientzat baina, sortu ondoren, erabiltzaile bakoitzak aukera du aldatzeko bere interfazearen hizkuntza edozein momentuan, egin behar duen bakarra da Sistema > Administrazioa > Hizkuntza-sostengura joan, lehenetsi nahi duen hizkuntza zerrendako lehen postura arrastratu, saioa amaitu eta saio berri bat ireki.

Erabiltzaile bat ingelesa lehenesten



Administradoreak erantsi dezake instalatu diren bi hizkuntzaz gain munduko ia edozein hizkuntza. Horretarako aipatutako tokian Instalatu/Ezabatu hizkuntzak... kontrolean klikatu behar da, hizkuntza hautatu eta jaitsi. Hortik aurrera ekipoko erabiltzaileek aukera izango dute bere interfazea hizkuntza horretan ikusteko.



Hizkuntzak instalatzeko eta erabiltzaile bakoitzak bere interfazearen hizkuntza hautatu ahal izatea oso interesgarri iruditzen zait. Aukera hau erabiltzeko hainbat egoera bururatzen zaizkit bote prontoan:

  • Etxeetan sarritan gurasoek ez dakite euskara eta seme-alabak behartuta daude softwarea erdaraz. Modu horretan etxeko bakoitzak sistema eta aplikazioak gura duen hizkuntzan izan ditzake -erabiltzaile desberdinak aplikatuaz-.
  • Eskoletan prestatu daitezke hainbat ekipo atzerritik datozen ikasle bisitarientzat zein hizkuntza laguntzaileak.
  • Zenbait ikastetxetan talde batzuk informatika atzerriko hizkuntza batean ematen dute. Ikasle horiek dagokien erdara lehenesten ahal dute.
  • Zenbaitetan eskolak guraso erdaldunentzat informatika ikastaroak eskaintzen ditu. Kasu horietan gurasoek lehenesten ahal dute espainola edo frantsesa.

2010/10/25

Nola sortu eta editatu GPS ibilbideak Wikiloc webean.

Badakit, badakit aspaldian oso tematua nagoela GPS ibilbideak sortzen. Orain arte azaldu dut nola egin Viking, Google Earth eta Google Maps. Kontua da jakin berri dudala Wikiloc ibilbideak igo eta bilatzeko web orria orain aukera ematen duela argazkiaren gainean ibilbideak eskuz sortzeko. Komentatuko dut nola egin daiteke eta honekin itxiko dut serie hau.

Tira, eskuz ibilbidea sortzeko lehenik eta behin erregistratu behar dugu Wikiloc orrian oraindik ez da gaude alta emanak eta login egingo dugu. Kutxa urdin batean agertzen den "Igo zure ibilbidea>" klik egin eta hurrengo pantailan, oraindik euskaratu gabe, agertuko da "edo crea tu ruta manualmente>"; klika eta horrelako pantaila agertuko da:


Lau ikonoetatik ezkerrekoa klikatu eta has zaitezke ibilbidea markatzen. Banderatxo horiarekin marka dezakegu intereseko puntuak edo waypointak.
Bukatzean azpian agertzen den "Jarraitu"-n klika, informazio fitxa bete eta "Aldaketak gorde"ta amaitzen da prozesua. Hodeian gordeta geratzen da behar dugun une eta tokian berreskuratzeko prest.