Erabiltzaile bat ingelesa lehenesten |
Administradoreak erantsi dezake instalatu diren bi hizkuntzaz gain munduko ia edozein hizkuntza. Horretarako aipatutako tokian Instalatu/Ezabatu hizkuntzak... kontrolean klikatu behar da, hizkuntza hautatu eta jaitsi. Hortik aurrera ekipoko erabiltzaileek aukera izango dute bere interfazea hizkuntza horretan ikusteko.
Hizkuntzak instalatzeko eta erabiltzaile bakoitzak bere interfazearen hizkuntza hautatu ahal izatea oso interesgarri iruditzen zait. Aukera hau erabiltzeko hainbat egoera bururatzen zaizkit bote prontoan:
- Etxeetan sarritan gurasoek ez dakite euskara eta seme-alabak behartuta daude softwarea erdaraz. Modu horretan etxeko bakoitzak sistema eta aplikazioak gura duen hizkuntzan izan ditzake -erabiltzaile desberdinak aplikatuaz-.
- Eskoletan prestatu daitezke hainbat ekipo atzerritik datozen ikasle bisitarientzat zein hizkuntza laguntzaileak.
- Zenbait ikastetxetan talde batzuk informatika atzerriko hizkuntza batean ematen dute. Ikasle horiek dagokien erdara lehenesten ahal dute.
- Zenbaitetan eskolak guraso erdaldunentzat informatika ikastaroak eskaintzen ditu. Kasu horietan gurasoek lehenesten ahal dute espainola edo frantsesa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina