Baldin baduzu portatila,
netbook-a, tableta edo antzekorik eta inguruan ez baduzu konexio librerik erabil dezakezu Android smarthphone baten internet konexioa; nola? telefonoak wifi sare bat sortuta. Ikus dezagun nola egin daitekeen:
Konexio mota honi
tethering esaten zaio eta Androiden ezarpenetatik ezar daiteke:
Ajustes > Conexiones inalámbricas > Zona Wifi y modem USB
Zona Wi-Fi klikatu behar da smartphona wifia bihurtzeko
Ajustes de Zona Wi-fi hemen klikatuko dugu jakiteko zein den zure smartphonaren wifiaren izena eta pasahitza. Agertzen den informazioa hau da:
- red ssid hemen wifiaren izena agertzen da. Zure ordenagailuan edo tabletan izen hori duen wifi sarea bilatu eta hautatu. Pasahitza eskatuko digu. Begira dezagun zein den.
- seguridad: wpa2 psk Hau horrela utzi.
Pasahitza ikusteko smartphonaren teklatu birtualean
siguiente klika eta gero
fin. Automatiko sortzen duen pasahitza ikusi ahal izateko
mostrar contraseña klika eta agertzen den pasahitza ordenagailuan edo tabletan idatzi. Segundo gutxitan konexioa ezarriko da.
Horrelako konexioa sarritan egin behar baduzu komeni zaizu gogoratuko duzun pasahitza bat jartzea berak automatiko sortzen duenaren ordez.
OHARRAK
- Konexioaren abiadura askoz jota smartphonarena izango da.
- WiFiaren irismena ez dut probatu baina, hala beharrez, txikia izan behar du, beraz bi maxinak elkarren ondoan mantendu.
- Behin egin beharrekoa bukatu duzunean komeni da konexioa etetea; horretarako smartphoean saka Zona WiFi desaktibatzeko. Kontuan izan zona wifia sortzeak bateria jaten duela.
- Badirudi bluetooth bidez ere konekta daitekeela baina ez dut probatu.