Kobo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Kobo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026/09/09

Kobo Glo gailua hobetzen

 Liburu elektronikoak irakurtzeko Kobo Glo bat gailu bat izan dut eta sei urte ondoren ukipen-pantaila zoratu zaio eta baztertu behar izan dut. Ez da denbora luze baina berdina erostea erabaki dut Aliexpressen 60 euro inguru daude eta merkeago defektu txikirekin (normalean pantailako pixel bat edo bi hondatuta).


 Ordena hau segitu dut:

  1. Piztu eta ezarpenak zehaztu. Tamalez Kobok oraindik ez du euskara eskaintzen, modelo honetan behintzat.  Wifia konektatu dut sistema eguneratu ahal izateko, nahiz eta ondoren itzali bateria aurrezteko.
  2. Irakurketa hobetzeko web-orri bat eskaintzen du: 27 modu irakurtzeko esperientzia hobetzeko. Merezi du. Horretan oinarrituta nik bi aldaketa egin dizkiot gailuari:
  • Letra motak gehitu. Oso argi azaltzen ditu urratsak. Nire kasuan San Serif letrak nahiago ditut eta Open Sans eta Roboto gehitu ditut.
  • NickelClock gehigarria jarri eta konfiguratu dut irudian ikus daitekeen moduan orriaren oinean ezkerreko aldean ordua eta eskuinekoan bateriaren karga ikusteko.

Azken bi aldaketa hauek egiteko irakurgailua ordenagailura konektatu behar da.

Aztertu dut Calibrerekin wifiz konektatzea eta ez dut lortu. Ez zait axola, izan ere kable bidez erraz kargatzen dira.