Sorpresa atsegina izan da ikustea Colorado Boulderreko Unibertsitateko baliabide irekiko proiektuak orain bere simulazio interaktiboak egiteko flash multimedia sistema zaharra utzi eta HTLM5 sistemara pasa dituela bere simulazio gehienak -baten bat Javan segitzen du-. Horri esker zientzia eta matematika simulazioak, erabilgarriagoak izateaz gain, era errazagoan erabili eta euskaratu daitezke.
Simulazioek arlo hauetako hainbat gai jorratzen dituzte:- Fisika (mugimendua, soinua eta uhinak, lana, energia eta indarra, beroa eta tenperatura, fenomeno kuantikoak, argia eta erradiazioa, elektrizitatea, magnetismoa eta zirkuituak.
- Kimika
- Biologia
- Lurra eta espazioa
- Matematika
Badira jarduerak Lehen Hezkuntzan hasi eta Unibertsitate maila artera eta erraz iragazi daitezke, gaiaz gain mailaz ere eta diseinu unibertsalaren erabileraren arabera ere.
PhET simulazioak erabiltzeko modurik errazena bere web orriaren bidez da:
Simulazioetatik 160 baino gehiago euskaraz daude eta zure interesekoren bat ez badago aukera dago erraz euskaratzeko.
Benetako laborategiaren osagarri interesgarria da, are gehiago kontuan izanda esperimentu batzuk arriskutsuak edo gauzatu ezinak izan daitezkeela.
Balioa eransten duten baliabide digitalen adibide bikaina.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina