Urteak dira Linux sistema eragilean gailu eta osagai gehienek arazorik gabe -eta kontrolatzailerik instalatu gabe- funtzionatzen dutela. Hala ere, ordenagailua erostean arazorik gabe instalatu ahal izango den sistema eta bere gailuaren osagai guztiak -wifia, soinua, bluetooth-a, touchpad edo ukipen-panela- ondo funtzionatuko duten kontrolatzailerik instalatu gabe.
Horregatik dokumentatu nahi dut nire esperientzia gailu honekin:
BMAX Y13PRO Y14 13,3
Ezaugarri nagusiak:
- Tamaina 13,3 hazbete (307.5mm*208mm*15mm)
- Pantailaren bereizmena FHD 1920 x 1080. 10 puntuko ukipen-pantaila 360ºkoa
- Teklatu qwerty AEB eta pegatina beltza espainiarrak.
- Prozesadorea Intel Celeron N100. 4 nukleo (1.8GHz, turbo 3.4GHz)
- 16 GB RAM DDR5
- SSD diskoa 512 GB
- Txartel grafikoa Intel UHD
- Gorputz metalikoa
- Atakak 2 USB-C, audio, mikro SD txartela-irakurgailua, azpiko aldean M.2 erretena disko bat gehitzeko.
- Prezio orientagarria: 248€
Oharrak eta iruzkinak
- Luberri Linux sistema instalatuta osagai guztiak: soinua, wifia, pantaila, bluetooth-a, ukipen panela zein pantaila behar bezala funtzionatzen dute.
- Teklatu metal kolorekoa izanik teklatu espainiarreko pegatina beltzen ordez errotulagailuz markatu diot ñ eta gainerakoak. Salgai daude itxura metalikoko pegatinak baina argiztapena neurri batean galtzen da.
- Teklen azpiko argiztapena Fn+F2 sakatuta jartzen da martxan eta bi potentzia ditu.
- Ukipen-panela edo touchpada esku bakarraz erabiltzekoa da, ez dauka ezker eta eskuineko botoia, bakarra baizik.
- Klik bikoitzarekin elementua hautatu, panela sakatuta zona hautatu,
- bi hatzetako klikarekin elementua edo hautapenaren menua zabaldu eta sakatuta mugitu.
- Klik hirukoitza paragrafoa hautatu.
- Bi hatzak desplazatuta pantaila korritu eta irudietan eskuin-ezker handiagotu-txikiagotu
- Atximurtze mugimenduak zooma egiten du eta zenbaitetan biraketa ere badabil.
- Ezarpenetan ukipen-panelaren abiadura azkartu dut.
- Ukipen-pantailaren keinuak probatu behar dira aplikazio bakoitzean. Komeni da goiko panela handitzea aplikazioen zerrenda hatzez errazago hautatzeko.
- Xournal++ aplikazio egokia da eskuzko
oharrak eta eskemak egiteko. Pantaila konfiguratu behar da idatzi eta marraztu ahal izateko. Editatu»Hobespenak»Ukipen-pantaila» Gaitu ukimenaren bidez marraztea. - Pantailako teklatu gisa Onboard erabili daiteke
- Pantailaren biraketa: denda eta tabletarako sistemaren azpilaren Pantaila izeneko trepetaren bidez egin daiteke.
Azpiko bideoan ikus daiteke pantailaren biraketaren inguruko azalpen batzuk:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina