GNU/Linux-en nahi baino aplikazio gutxiago dago eskemak eta adimen-mapak egiteko aplikazioen artean, eta gehienak hanka motz: Freemind zahartua, Xmind pagoko bertsioa eskatzen du edozein gauzatarako, Minder garatu aurretik abandonatua, Edrawmind, Mindmester eta Mindomo pribatiboak. Panorama honetan Freeplane da, nire ustez, dagoen aukerarik interesgarriena.
Freeplane aukera asko eskaintzen ditu:
- Nodoei ikonoak, irudiak, estekak edo testu aberatseko oharrak (buletak, taulak...) erantsi.
- Mapa batzuk eduki daitezke irekita fitxa desberdinetan.
- Nodoen diseinuak, estiloak, ertzak, atzeko planoak, letra motak... eskuineko paneletik erraz edita daitezke.
- Formatu askotara esporta daiteke -ur markarik gabe-. Bereziki interesgarria htlm klikagarria.
- Taldekatzeko hodeiak egin daiteke eta lotura testuekin. Horiek kontzeptu mapak egiteko baliatu daitezke.
- Latex formatuko formulak onartzen ditu.
- Zereginak, egutegia, aurkezpenak, iragazkiak eta beste eginbide asko (gehiegi agian).
Bere ezaugarrien artean hauek nabarmendu daitezke:
- %100ean euskaraz dago.
- Javan idatzita dago, beraz, Linux, MacOS eta Windowsen dabil.
- Guztiz pertsonalizagarria: itxurak, pluginak...
Instalazioa
Plataforma nagusiko bertsioak ditu eta Sourceforge-tik deskargatu daitezke instalatzeko.
Aipatu behar da Debian, Ubuntu, Minten kasuan, bereziki inportantea dela Sourceforge-tik deskargatutako bertsioa instalatzea, izan ere, sudo apt install freeplane komandoa erabilita 1.07 bertsio zaharra instalatzen da eta Sourceforgetik 1.11 bertsioa instalatzen da, eta alde ederra dago interfaze eta erabilgarritasunari dagokionez. Besteak beste, nodo berri bat sortzeko Tab eta Sartu erabiltzen dira, hurrenez hurren, hurrengo maila edo maila berean egiteko.
Aplikazioaren webgunea: https://docs.freeplane.org/
Beste aplikazio interesgarriak GNU/Linux
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina