Euskara eta hezkuntza bereziki zaintzen dituen Luberri erremasterizazioaren bertsio berri bat atera da labetik: luberri_20.04.3
Hona hemen bertsio honen berritasunik nabarmenenak: 
- Aplikazio berriak
 - Subtitle Editor azpitituluen editorea
 - Avogadro molekulen ikustaile eta editorea
 -  Euskara ikasi dituzten aplikazioak
 - Minder buru mapen editorea.
 - Celluloid erreproduzigailua.
 - Kgeography-ren hizkuntza paketea eguneratuta.
 - Tuxpaint pantaila osoan exekutatuko da.
 - Eguneraketa bereziak: Libreoffice 7
 - Eguneraketak: sistema eta aplikazioak 2021/5/21era eguneratu dira.
 
Deskarga, instalazio jarraibideak eta abar blog honen eskuineko paneleko "Luberri instalazioa" atalean.
Luberriren posta-zerrendan harpidetu eta Luberriren gaineko informazioa jasoko duzu eta zure ekarpenak eta zalantzak jasoko ditugu.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina