Luberri, hezkuntzarako prestatutako GNU/Linux distribuzioa, Ubunturen erritmoari segika bi urtean behin bertsio berritze nagusi bat izaten du.
Bertsio berritze hau aldaketaz zamatuta dator. Handiena da mahaigainekoa Gnome klasikoaren itxura zuen Gnome Flashback utzi eta Linux Mint Cinnamon mahaigaina erabiltzen duela. Dena den saiatu naiz aurreko itxura mantentzen aldaketa bortitza izan ez dadin.
Bideo honetan ikus daitezke ezaugarri nagusiak, gehien bat luberri_18.04rekin alderatuta.
Aldaketa nagusiak:
- Mahaigaina: Linux Mint 20 Ulyana
- Gaia: Mint-Y-Dark
- RAM kontsumoa aplikazioak ireki aurretik: 800MB inguru.
- Aplikazioak:
- Berriak: Matematikarako KBruch, KGeography, eskemak egiteko Tux Paint...
- Ordezkapenak: Xmind-en ordez Minder, Gedit-en ordez Xed, Nautilusen ordez Nemo, Gtumb-en ordez Pix, Flameshot-en ordez Ksnip, KolourPaint-en ordez Drawing, Curlew-ren ordez Handbrake...
- MasterPDFeditor kenduta aplikazio guztiak software librekoak dira eta euskaraz daude.
- Joan direnak: Chromium ez da kabitu.
Deskargatzeko tokia eta instalazio jarraibideak orri honetan:
Norbaitek Luberri instalatu ondoren Chromium gehitu nahi badu terminalean honako agindu hau exekutatu behar du:
sudo apt update
sudo apt install chromium
Bestetik, Luberri_20.04.00 instalatzen baduzu Luberri_18.04 edo 16.04ren ondoren /home partizioa formateatu gabe, ordenagailu horretan ibilitako erabiltzaileei mahaigainak Linux Mint arruntaren itxura hartuko die eta Luberriren itxura hartzeko egin behar dute:
- Ezarpenetan: Gaiaren elementu guztiak Mint-Y-Dark
- Panela gora eraman eta editatu: Menu appleta kendu eta Mint Menu jarri; Nemo eta Firefox panelera, Windows appleta, erlojua erdira, Last files appleta eta User appleta (konfiguratu izena agertzeko).
Etxean instalatuz gero, instalatu ondoren komeni da bi aplikazio desinstalatzea zeren eta etxean ez dira erabilgarri eta saio hasierak moteltzen dituzte. Terminalean agindu hau exekutatu:
sudo apt remove pbis-open libpam-mount
Gogoan izan zalantzak, iruzkinak eta iradokizunetarako posta-zerrenda bat dagoela: https://framalistes.org/sympa/info/luberri. Bertara idazteko zuzendu mezua luberri@framalistes.org
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina