EAEko Moodle plataforma uztailaren zehar bere gune guztiak bertsio berri batera pasatu ditu: 3.6 bertsiotik 3.8 bertsiora.
Hona hemen bertsio berritze honek ekarri dituen hainbat berrikuntza:
- Funtzionalitate berriak foroetan.
- Orain erantzun pribatuak egin daitezke (foroko gainerako partaideek ez dituzte ikusten). Batzuetan, irudian ikusten den bezala funtzionalitate berriak ez daude oraindik euskaratuta. Luze gabe euskaraz egongo dira*.
- Irakasleak markatu dezake hari bat garrantzi bereziarekin edo blokea dezake ekarpen gehiagorik ez egiteko. Pin funtzioak hariari orratz markatzailea jartzen dio eta lehenengo postura igotzen du. Lock funtzioak haria ixten du.
- Funtzionalitate berriak mezularitzan:
- Irakasleak ezaba ditzake mezu ezegokiak.
- Edozeinek mututu dezake partaide bat (galarazi diezaioke berari mezuak bidaltzea).
- Zuzenketetan PDF eta irudiak orain, behar izanez gero, biratu daitezke.
- Irakasleak orain jaso dezake aktibitaterik gabeko ikasleen gaineko txostenak postaz.
- Testu bidezko bidalketetan ikasleek orain irudiak, audioak edo bideoak txertatzen ahal dituzte.
- Atom editorean errazagoa da orain H5P edukiak txertatzea (aldez aurretik norberak edo beste batek eginda eta kopiatuta). Honen gainean laster mezu idatziko dut blog honetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina