2020/03/22

Arbelak online

Bideo-bilerak eta bideo-eskolak emateko aplikaziorik interesgarriena, seguruena, BigBlueButton da. Moodlen integratua eta besteak beste arbela duena. Baina, tamalez, EAEko eskola publikoen Moodleean ezin dugu behar bezala erabili.

Horren aurrean bideo-konferentzia bidezko eskolak emateko irakasleek bi web aplikazio erabiltzen ohi dute:
Lehenengoa libre eta erdaraz eta bigarrena pribatiboa eta euskaraz.
Biak erabilerrazak, bietan irakasleak erakusten ahal du pantaila, baina arbelik ez dute.
Huts hori betetzeko nabigatzailearen bigarren fitxa batean ireki daiteke online arbela bat eta pantaila partekatuta ikasleek arbela ikusiko dute.

Hainbat arbel online dago. Nik hona lau ekarriko ditut:

iqboard.eu: interfaze itsusi samarra dauka baina hainbat ezaugarri interesgarri:
  • hainbat orri, gorde (30 eguneko proban erregistratuz gero) eta esportatzeko pdf formatuan inprimatu daiteke.
  • edizio tresnak: arkatza, lerro, formak, testua, taulak...
  • irudiak kargatzeko modurik ez dut ikusi eta arbela ezin da partekatu ikasleekin.
excalidraw.com:  interfaze argia eta erabilera erabat bektoriala, ez dauka arkatzik, beraz, matematika, kimika eta fisikarako agian ez da egokiena, tableta grafikoa baduzu behintzat. Baina ba ditu hainbat abantaila:
  • Software librea da.
  • Ez da erregistratu behar eta proiektuak lokalki gorde daitezke.
  • Saioa partekatu daiteke beste erabiltzaileekin.
classroomscreen.com: interfaze polita eta euskalduna. Aukera asko ditu baina erabili aurretik aztertu behar da. Merezi du bideo-tutorial hau.
  • irudiak kargatu daitezke ordenagailutik.
  • arbelaren atzeko planoa, koloreak, eta saretak ezarri daitezke.
  • widget edo tresna bereziak ditu: erlojua-egutegia, atzerako kontuak.
  • arkatza eta testua bai, forma, lerro, gezirik ez. Ezin da ikasleekin partekatu arbela.
awwapp.com:  minimalista baina doako bertsio nahiko osatua dauka. Eta hiruretan intuitiboena. Nik hau erabiliko nuke.
  • irudiak kargatu daitezke eta arbela irudi bezala deskargatu.
  • edizio tresnak: arkatza, lerroa, formak, testua...
  • ikasleei gonbidatzen ahal zaie arbela partekatuta ikusteko edo editatzeko baimenarekin. Partekatzea URL eta QR bidez egin daiteke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat