Google-ek
Earth aplikazioa lineara pasa du, aurrena soilik Chromerako baina orain
Firefox-en ere badabil helbide honetan:
https://earth.google.com
Offline aplikazioak dituen funtzionalitate guztiak ez baditu ere, adibidez denbora-lerroa, nahiko ongi funtzionatzen du, batez ere saguaren gurpiltxoa sakatuta egiten den nabigazioa.
Mezu honetan azalduko dut
kml fitxategi bat Firefoxen -edo beste nagigatzailean- nola ikusi:
Suposatuko dugu
kml fitxategia badugula, Wikiloc-etik deskargatuta edo.
a- Behin Firefoxen Earth ireki dugula, ezkerreko paneleko goiko aldean dagoen menua

irekiko dugu eta bertan
Settings edo ezarpenak. Ezarpenetan behera egingo dugu
Turn on KML file import (aktibatu KML fitxategien inportazioa) ikusi arte eta aktibatuko dugu:
b- kml fitxategia irekitzeko ezkerreko menuko azken aurrekoa den
Projects 
(proiektuak) ireki eta bertan
New project (proiektu berria) ireki eta bertan
Import KML file from computer (inportatu KML fitxategia), fitxategia arakatu eta irekita nabigatzailea ibilbidera eramango gaitu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina