- iso irudiak: hainbat aplikazio erabili daitezke iso batetik abio USB sortzeko. Horien artean Windowserako Rufus erabilita sortzen den USBa EFI duten ordenagailuetarako ere balio dute.
- slive irudia: nahi eta ez Systemback aplikazioa erabili behar da abio aplikazioa egiteko, baina horrela sortutako USBa EFI
zein legacyordenagailuetarako balio du.
Orain ikusiko dugu nola sortu abio disko bat sblive irudi batetik abiatuta.
sblive irudiak dira Systemback sortzen dituenak, beraz zuk sortu baduzu irudia ez duzu deskargatu behar. Sblive irudia Luberri Sistematik deskargatu baduzu fitxategia /home karpetara eramango dugu, horretarako deskargaren karpetatik ondokoa exekutatu terminal batean, kontuan izanik fitxategiaren izena egokitu beharko duzula:
sudo mv luberri_18.4.5_64bit.sblive /home
Ondoren Systemback aplikazioa abiatu (Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Systemback) eta menuan Live system create hautatu.
Sartu USBa eta gezi berde borobila klikatu freskatzeko informazioa.
Ondoren, hauta ezazu instalatu nahi duzun sblive irudia eta USBa (biak urdinduko dira) eta sakatu Write to target.
Minutu batzuen ondoren prest edukiko duzu USBa.
USB hori edozein BIOSerako balio dezake (EFI zein Legacy). Mezu honetan deskribatzen da nola instalatu Luberri EFI moduan dagoen Acer Travelmate batean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina