Jarraibide hauek bereziki Jaurlaritzak irakasleen erabilpenerako banatu dituen Acer Travelmate P259en BIOSean oinarritzen dira. Beste BIOSetarako agian egokitu beharko dira.
Urratsez-urrats
1. Deskargatu Luberri sistemaren iso irudia (blog honen ezkerreko paneleko Luberri instalazioa) eta prestatu EFI motako BIOSerako bateragarri den instalaziorako USBa. Horretarako Windowseko Rufus doako aplikazioa erabiltzen ahal duzu (berak proposatzen du EFI eta BIOSerako bateragarria den instalazioa).
2- Instalazioa egin ahal izateko BIOSera sartu behar gara (arrankatzean F2) Security > Ezarri pasahitza BIOSari (nire gomendioa da adminpremialocal-ek duena) eta desgaitu (unable) Secure boot. F10 gorde eta berrabiarazteko. BIOSean ez bada sartzen kontsultatu bukaerako oharra.
3- Sartu USBa (batzuetan detektatzen du USB 3n eta beste batzuetan USB 2n), piztu eta F12 sakatu (beste ordenagailuetan arrankeko ordena edo boot menu izan daiteke F11, F10, F8 edo BIOSetik jartzen da) eta zerrendan Luberri duen USBa hautatu.
5. Erabiltzailea: adminpremialocal Pasahitza: luberri
Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Gparted
eta bertan txikiagotu Datos NTFS partizioa liberatzeko 100GB behintzat, eta bertan sortu:
- 100MBeko fat32 partizioa
- 4GBeko linux-swap
- 25GB ext4
- gainerakoa ext4
Tresna barran Aplikatu klikatu onartzeko. Behin aldaketak eginda itxi Gparted eta:
6- Instalazioa hasteko, berrabiarazi gabe: Aplikazioak > Sistemaren konfigurazioa > Systemback (luberri edo behar den pasahitza jarri) > System install
a- Administratzailearen izena, pasahitza eta ordenagailuaren izena (letraren bat aldatu Windowseko bera ez izateko).
b- 4 partizioak esleitu (kontuz! ezkerrerantzako gezia klikatu behar da bakoitzean onartzeko):
eta NEXT sakatuta instalazioa gauzatuko da. Instalazioa bukatzean berrabiarazi ordenagailua. Acer agertu bezain pronto USBa atera eta F2 klikatu BIOSa agertzeko
7- Instalazioa bukatzean ordenagailua berrabiarazi eta, piztean BIOSean sartu (F2), lehen jarritako pasahitza idatzi eta Security fitxara joan eta aktibatu (enable) Secure boot.
8- Security fitxan bertan Select an UEFI file as trusted for executing:> Lehenengo HD 00 hautatu eta sartu > EFI > Ubuntu hautatu eta sartu > grubx64.efi hautatu eta sartu > Boot description eskatzen du eta Luberri idatzi, sartu.
9- Boot fitxan arrankeko ordenan aukeratu zerrendako azkenekoa den EFI File Boot 0: luberri eta F6 teklaren bidez gora eraman.
10- Fitxa horretan bertan Secure Boot > disable (ezgaitu)
11- Security fitxara pasa eta pasahitza kentzeko Set Supervisor Password klikatu. Sartu oraingo pasahitza eta, deus idatzi gabe, sartu, sartu pasahitza hutsa uzteko. F10 gordetzeko eta abiarazteko.
Dena ondo badoa, Grub agertuko da eta sartuko da Luberrin.
Bukaerako oharra: Ordenagailu batzuetan Windows edota BIOSeko abio bizkorra edo fast boot aktibatuta dute. Horrek eragiten du Windowsen sartzea BIOSetik pasa gabe. Fast boot desaktibatzeko utzi Windowsen sartzen eta energia-ren ezarpenetan: "aukeratu itzali eta piztu botoiek zer egiten duten" > "Aldatu une honetan erabilgarri ez dauden ezarpenak" > Desaktibatu abio bizkorra.
Hori eginda ere ez badizu uzten BIOSean sartzen eta berriro joaten bada Windowsera, egin SHIFT+Berrabiarazi eta agertzen den menuan aukeratu Arrankatzea USB bidez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina