2018/11/01

Ubuntu 18.04 nola aldatu Nautilusen hobespenak

Ubuntu 18.04n Nautilus edo Fitxategiak izeneko arakatzailearen hobespenak edo ezarpenak aldatzeko hau egin behar da:

Nautilus abiarazi -normalean dock-ean edo kaian tiraderaren ikonoan klikatuta- edo erakutsi aplikazioak eta Fitxategiak klikatu.
Behin martxan dagoela goiko panelean Fitxategiak izeneko elementu bat agertuko da eta haren eskuinean gezitxo bat. Gezitxoan klikatu eta Hobespenak hauta:


Behin hobespenak irekita gure gustura jartzen ahal dugu. Esate baterako nik nahiago dut karpetak irekitzeko eta fitxategiak ikusteko klik bakarra erabiltzea. Horretarako Portaera fitxa ireki eta bertan duzu Nautilusen bi kliken ordez bakarra erabiltzeko aukera:



 Hobespen guztiak ordea ezin dira bertatik kontrolatu. Beste batzuk aldatzeko dconf-editor erabili behar da, esate baterako Zakarrontzira bota-ren ondoan Ezabatu aukera izan nahi badugu terminala ireki, dconf-editor exekutatu eta bertan -lupa klikatuta- nautilus bilatu eta bere ezarpenetan Show-delete-permanently aktibatu:



 hartara fitxategi edo karpeta baten laster menua irekitzean zakarrontzira botatzeko aukeraz gain behin betiko ezabatzeko aukera ere agertuko zaigu eta aukera hau interesgarria da batez ere USB memorietan zakarrontzia ez erabiltzeko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina