Ubuntuk (18.04) aukera ematen du epeltzeko pantailaren koloreak gauez...
... baina ez ematen aukerarik tenperaturaren kolorea erregulatzeko eta, nire ustez, gehiegi apaltzen du tonua.
Gauzak horrela, iluntzean ordenagailua erabiltzeko ohitura baduzu, komeni zaizu F.lux edo antzeko aplikazio bat instalatzea.
F.lux Ubuntu edo deribatuetan instalatzeko hurrenez hurren agindu hauek terminalean itsatsi eta exekutatu:
|
Gehigarrietan kokatzen da aplikazioa eta lehenengo aldia hobespenak zehaztu beharko ditugu:
f.lux hobespenak |
- Find your latitude and longitude atalean klikatu eta gure herria zehaztuta emango digu haren latitudea eta longitudea. Haren arabera kalkulatuko du ilunabarraren ordua koloreak ordu horretan aldatzeko.
- Markatuko dugu autostart ordenagailua pizteko abiatzeko aplikazioa.
- Color temperature probatu -gauez- zure gustuko tonua aukeratzeko.
Oharra:
2020ko maiatzean Ubuntu 20.04 bertsioan instalatzeko PPAk ez du funtzionatzen. Deb fitxategia deskargatu daiteke Launchpad orritik eta gdebi komandoaren bidez instalatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina