Thunderbird 60k argia ikusi eta bi hilabetera Ubuntuk sartu du bere errepositorioetan. Azkarregi nonbait, izan ere Thunderbirdek orain egiaztatutako gehigarriak soilik onartzen ditu eta, zein geratu da kanpoan? zein eta Lightning egutegia. Harrapazak.
Linuxen eguneraketa eginda Thunderbird 60 instalatuko da eta, instalatutako gehigarria begiratzen baduzu agian baten bat onartzen ez dela esango dizu. Nire kasuan Thundebird berriak ez ditu onartzen: Lightning, S3-translator, use BCC instead eta Super Date Format.
Hona hemen soluzio bat:
Desgaitutako gehigarriak desintalatu.
Deskargatu xpi formatuan eta eta gero Thunderbirdetik instalatu; horretarako menua > Gehigarriak eta pantaila horretan, bilaketaren leihatilaren ondoan klikatu eta "instalatu gehigarria fitxategitik" klikatu eta arakatu deskargatutako xpi fitxategia(k).
Lightningen azken bertsioa euskaraz deskargatzeko Firefoxen azpiko estekan eskuin-klik egin eta "Gorde lotura honela..." aukeratu. Chromium-Chromen aski da gainean klik egitea:
Beste hau S3-translator.
Beste batzuk: Use BCC instead gehigarriarentzat ez dago bertsio berririk.
Super Date format gehigarriarentzat ere ez dago bertsio berririk baina haren ordez ConfigDate erabili daiteke.
Ez dakit zergatik baina ezin dut Lightning artxiboa deskargatu. Zorte txarra!!
ErantzunEzabatuBarkatu, Firefox nabigatzailea erabiltzen dut eta ezin da. Hala ere, Chromerekin bai. Dena ondo. Mila esker.
EzabatuFirefoxen Thunderbirden gehigarri hau deskargatzeko eskuin-klik egin behar da gainean eta "Gorde lotura honela" aukeratu behar da. Sartuko dut azalpen hau mezuan. Eskerrik asko abisu emateagatik.
Ezabatu