2018/10/18

Openboard 1.4.1 Ubuntu 18.04rako euskaraz



Openboard proiektua arbel digitala eta tabletetan aritzeko Open-Sankore proiektuaren oinordekoa da.  Une honetan Suizako Genevako Hezkuntza Sailak du mantenuaren ardura baina baliabide faltagatik edo dena denagatik ardura ez da behar bezain bestekoa eta ez dute prestatu Ubuntu 18.04 eta deribatuentzako bertsioa. Madrilgo Hezkuntza Sailaren GNU/Linux distribuzioak, MAX izenekoak, egokitzapena egin du eta gainera euskaraz dago. Hemendik deskargatzen ahal duzu:




Ez dut lotura zuzena jarri Madrilgo errepositoriora hurrengo bertsioa euskaraz ez dagoelako.

Instalatzeko terminalean fitxategia dagoen karpetatik
sudo gdebi openboard_1.4.1-Omax1_amd4.deb
exekutatu edo, bestela, fitxategian klik bikoitza egin.

Oharrak:
Programa Hezkuntza (edo bestelakoak) kategorian agertzen da eta lau gauzatxo komeni da kontuan izatea:
  • Abiatzen den aldiro abisatzen du bertsio berria dagoela, ez kasurik egin.
  • Tresna barrako ikonoen azpiko testuak agertzen badira barra osoa ez ohi da pantailan sartzen. Hori konpontzeko ezarpenetan desmarkatuko dugu "Erakutsi testua botoiaren azpian"
  • Pintzelen kolorea ez dira ikusten borragomatan eta koloretan klikatu arte. 
  • Bestelakoetan kategorian agertzen bazaizu eta Hezkuntza kategorian nahiago baduzu, terminalean sudo gedit /usr/share/applications/openboard.desktop fitxategia ireki eta azken lerroan Education gehitu horrela utzita Categories=PDI;Education eta ondoren gorde eta itxi.

2 iruzkin:

  1. Zorionak Alexander, erotuta nenbilen ezin instalatuz eta zure publikazioari esker lortu dut,
    Atarrabiatik Esker aunitz!

    ErantzunEzabatu
  2. Pozten naiz. Ea Openboard-en garatzaileek pilak jartzen dituzten eta proiektuak aurrera egiten duen. Merezi du eta.

    ErantzunEzabatu