2018/08/17

Xmind 9 Zen bertsio berria dela eta

Xmind mapa mentalak egiteko aplikazioa da. Lizentzia pribatiboa du baina plataforma-anitza da: Windows, Mac, Linux, Android.

Software librean, iritzi bat da, ez dago aukera handirik kategoria honetan. Software pribatiboan, nire ustez, Xmind eta Mindomo Desktop dira Linuxen mapa mentalak eta antzeko eskemak egiteko dauden aplikaziorik interesgarrienak.

Xmind-en zentratuta, aspaldi honetan norabide aldaketa handia ematen ari da. Abiapuntu bezala 2016ko Xmind 7.5 bertsioa hartuta, Luberri sisteman instalatuta dagoena, oso bertsio egonkorra da eta deb instalatzailea du.
2017an Xmind 8 bertsioak argitaratu zuten. Bertsio honetan interfaze hobekuntzak daude baina ez dauka deb instalatzailerik. Deskargatu daiteke eta fitxategi exekutagarria klikatuta badabil baina, nik behintzat, ez dut asmatu fundamentuz instalatzen.
2018an Xmind 9 bertsioak, Zen izenekoak, ikusi du argia deb instalatzailearekin. Garatzaileen esanetan aplikazioa goitik behera berridatzi dute. Hona nire lehen inpresioak:

Aldekoak:
  • deb instalatzailea du.
  • interfazea sinplifikatu dute eta testuaren ordez gauza asko ikonoen bidez adierazten dira. Funtzionalitate berririk ez diot ikusi baina betikoak hobeto antolatuta daude.
  • Pasahitzez babestea jada ez da Pro. 
  • Nodoetan audio-oharrak jar daitezke.
  • Aurkezpen edo pantaila osoko modua (Zen modua).
Kontrakoak:
  • Zen bertsioaz egindako eskemak ezin dira ireki Xmind 8 3update aurreko bertsioekin. Software pribatiboan ez da berria.
  • Irudien esportazioak, aurreko bertsioetan ez bezala, ur-marka dauka.
  • Pdf esportazioa badu baina ur-markarekin ere.
  • Aplikazioaren itxura ez da sistemaren gaira egokitzen.
  • Eskema mugitzeko, aurreko bertsioetan saguaren gurpila sakatuta egiten zena, orain bakarrik mugitzen du eskema gurpilarekin nodo zentrala sakatuta.
  • Fitxen sistema ez dabil. Eskema berriak ez dira fitxa berrietan irekitzen.
  • Ezin da esportatu beste mapa aplikazio formatutara. Xmind 7.5ekin esportatu zitekeen Freemind-Libreplane eta Lighten.
Konklusioa:

Eskema zaharrak badituzu eta, batez ere, zure eskemak Xmind bertsio zaharren bidez ikusi edo editatu behar badira ez aldatu eta geratu Xmind zaharrean.
Xmind-ekin hasi behar bazara eta ur-markek ez badizute arazorik suposatzen emaiozu aukera bat, Xmind 9 Zen bertsioa instalatu deskarga orri honetatik.

Xmin9 Zen bertsioaren itxura


Ea software librea noiz den horrelakorik garatzeko.

2 iruzkin:

  1. Kaixo:

    Zer iruditzen zaizu freeplane (https://www.freeplane.org/wiki/index.php/Home), freemind-en fork bat da. Eta, VYM programa (http://www.insilmaril.de/vym/)?

    Nire ustez, bi programa horiek interesgarriak izan daitezke.


    Ondo segi

    ErantzunEzabatu
  2. Mila esker, Aitor. Oso ekarpen interesgarria.
    Ez nituen ezagutzen.
    Instalatu ditut biak eta, bai, interesgarriak dira baina itxura eta erabilgarritasunaren aldetik ez dira Xmind edo Mindomoren mailara iristen: ez dira intuitiboak (manuala irakurri behar da oinarrizko atazak egiteko), mapa-egitura aukera oso murritzak dituzte biek.
    Aspaldiko dilema sortzen didate: ona pribatiboa edo erdipurdiko librea? Kasuan kasu ebaluatu behar da baina mapa mentalen kasuan (pdf edizio kasuan bezala) pribatiboarekin geratzen naiz.

    ErantzunEzabatu