2016/06/21

Hobelex zuzentzaile lexikoa orain LibreOfficerako

UZEIk duela hilabete batzuk atera zuen Hobelex zuzentzaile lexikoa MS Officerako eta orain software libreko LibreOfficerako bertsioa atera du.

Zer aldea dago Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta Hobelex zuzentzaile lexikoa? Bada lehenengoak hitz ezezagunak (okerrak) detektatu, gorriz azpimarratu  eta zuzenak proposatzen dituela eta Hobelex ezezagunak detektatzeaz gain egokiak ez direnak urdinez markatu eta egokia den aukerako beste termino bat proposatzen du.

LibreOfficerako bertsioa hemendik deskarga dezakezu. Gorde, ireki LibreOffice Writer eta menuan klika Tresnak > Hedapenen kudeatzailea... > Gehitu eta arakatu deskargatutako oxt luzapena duen gehigarria.
Bertan zaudela desinstala dezakezu Xuxen zeren eta Hobelex-ek zuzenketa ortografikoa ere egiten du.



Oharrak:
  • Probatu dut eta ematen du zuzenketa lexikoak Writerren egiten dituela, Calc eta Impressen bakarrik ortografikoak.
  • Ubuntu 14.04 eta LibreOffice 5.1.4.2rekin ez dit utzi instalatzen. Ubuntu 16.04 eta LibreOffice 5.1.3.2rekin bai.

3 iruzkin:

  1. Hobelex instalatu dut, eta arazoak ematen dizkit. Writer itxi egiten da, eta berriro irekitzen dudanean egiten ari nintzen lana berreskuratzeko oharra agertzen da; saiatzen naiz berreskuratzen, baina, berriro, errorea eman, eta itxi egiten da; hau da, bukle batean sartzen da. Desgaitu, eta ondo dabil. Instalatutako Libreoffice 6.3 daukat jarria.

    ErantzunEzabatu
  2. Hobelex instalatu dut, eta arazoak ematen dizkit. Writer itxi egiten da, eta berriro irekitzen dudanean egiten ari nintzen lana berreskuratzeko oharra agertzen da; saiatzen naiz berreskuratzen, baina, berriro, errorea eman, eta itxi egiten da; hau da, bukle batean sartzen da. Desgaitu, eta ondo dabil. Instalatutako Libreoffice 6.3 daukat jarria.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Nik Libreoffice 6.0.7.3 bertsioan Hobelex 1.5.20190715 bertsioa dut eta arazorik ez dit ematen.Probatzen ahal duzu Xuxen 5.1 instalatzen (http://xuxen.eus/eu/deskargatu). Bertsio honek zuzenketa gramatikala egiten omen du.

      Ezabatu