Google Earth-ek hegazkinetik eta satelitetik hartutako argazkiz osatzen du kartografia eta tarteka irudiak eguneratzen ditu.
Aplikazioan sartzen garenean zonaldeko dituen irudirik berrienak eskaintzen dizkigu baina baita ere irudi zaharrak ikusteko aukera. Irudi horiek ikusteko pantailaren ezkerreko beheko partean ikur baten ondoan agertzen da zona horretako argazki zaharrenaren urtea...
... eta bertan klik eginda goiko aldean agertzen den denbora lerroa erabiltzen ahal dugu zona bera garai desberdinetan ikusteko. Denbora lerro horretan marratxo bertikalez markatuta daude irudien berritzea eta lerro horretatik nabigatzen ikusten ahal dugu zonalde horrek izan duen bilakaera.
Ikus dezagun adibide bat: Oiartzungo Gurutze auzoko Arkale harkaitzetan dagoen Beloagako gaztelua. Azkeneko bost urtean -gehien bat Nafarroako 1512ko konkistaren bostehungarren urteurrenerako- Josemari Iturrioz eta Beloaga bizirik taldeko beste kideek gazteluaren hondakinen gaineko zuhaitzak kendu eta sasiak garbitu eta horma zaharren oinarria berregiten ari dira.
Google Earth-ek aukera ematen digu ikusteko harkaitza begetazioz estalita eta 2012 eta 2015eko egoera hainbat garbiketa eta berreraikuntza lan eginak.
Hona hemen gaztelua eta proiektuaren gaineko informazioa:
Gazteluaren informazioa: https://sites.google.com/site/beloagagaztelua/
Proiektuaren informazioa: http://www.oiartzuarrak.org/Beloagabizirik
Paseo erraza bada ere oraindik ez dago seinaleztatua, beraz, hemen dago paseoaren ibilbidea gpx formatuan.
Gpx fitxategia GPSean kargatzen ahal duzu edo smartphonean Orux Maps edo Wikiloc app-rekin erabiltzeko. Ordenagailuan ikusteko Viking edo antzeko aplikazioa erabiltzen ahal duzu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina