Ikus ditzagun Nautilusekiko dituen abantaila batzuk:
- Panel gehigarria arakatzeko bi karpeta batera (F3 teklaz edo menuko Ikusi opzioaz aktibatzen da).
- Tresna barra konfiguragarria.
- Zuhaitz ikuspegia ezkerreko panelean.
- Behean egoera barra eta bertan zoom kontrola, ikuspegia aldatzeko aukerak, fitxategiaren tamaina eta bolumenean libre dagoen tokia.
- Menu nagusia, tresna barra eta egoera barra ezkuta daitezke.
- Fitxategiaren ogi apurren bidea edo bide-izena (path) ikusteko aukera.
- Karpetak alboko laster-marketara arrastatuz eransteko aukera.
- Ikono ikuspegian terminalean ikusteko aukeraz gain root moduan irekitzeko aukera.
- Zerrenda ikuspegian zutabeen ordena alda daiteke tituluak arrastatuz.
- 'Ireki honekin' elkarrizketan beste aplikazio batekin irekitzeko aukeraz gain zerrendaz kanpoko aplikazioak hautatzeko aukera dago eta lehenetsitako aplikazioa aldatzeko aukera ere bai.
Nola instalatu Nemo Ubuntun
Ez da komeni Ubunturen biltegitik edota software-zentrotik instalatzea zeren hala eginez gero Cinnamon osoa instalatzen da eta horrek arazoak sor ditzake. Instalazio egokiena, Cinnamon-en dependentziarik ez duena, Jakob Zimmermann-ek prestatu eta Webupd8team-ek eskaintzen duena da. Instalazioa egiteko terminala ireki eta hurrenez hurren agindu hauek exekutatu:
sudo add-apt-repository ppa:webupd8team/nemo
sudo apt-get update
sudo apt-get install nemo nemo-fileroller
Biltegi horretan Nemo-ren hainbat gehigarri dago. Hauetakoren bat interesatzen bazaizu terminalean aginduaren hasiera jarri eta ondoren interesatzen zaizun gehigarria(k).
sudo apt-get install nemo-compare nemo-dropbox nemo-media-columns nemo-pastebin nemo-seahorse nemo-terminal nemo-emblems nemo-folder-color nemo-image-converter
Azkena bereziki interesgarria da irudien formatua aldatzeko eta, batez ere, tamaina aldatzeko era erraz eta azkar batean.
Nola ezarri Nemo lehenetsitako fitxategi-nabigatzaile moduan
Nautilus mantentzea komeni da zeren hain lotua dago Ubunturi bera desinstalatzekotan hainbat funtsezko aplikazio ere desinstalatzen dira, baina Nemo fitxategi-arakatzaile nagusia ezartzeko (adibidez Lekuak klikatzean edo usb-memoria bat sartzean bera ireki dadin) urrats hauek eman behar dira terminalean:
sudo apt-get install dconf-tools
gsettings set org.gnome.desktop.background show-desktop-icons false
xdg-mime default nemo.desktop inode/directory application/x-gnome-saved-search
Ordenagailuko beste erabiltzaileek Nemo lehenetsi nahi badute soilik azken bi aginduak exekutatu behar dituzte.
Nik orain Nautilus fitxategi-bilatzaile moduan erabiltzen dut bere bilatzailea indexazioa erabilita bilaketa errekurtsiboak egiten ditu eta Nemorena baino eraginkorragoa da nire ustez.
Nola desinstalatu
Probatu ondoren damutzen bazara eta Nautilus lehenetsi eta Nemo desinstalatu nahi baduzu terminalean honako hauek exekuta itzazu:
gsettings set org.gnome.desktop.background show-desktop-icons true
xdg-mime default nautilus.desktop inode/directory application/x-gnome-saved-search
sudo apt-get remove nemo nemo-*
sudo rm /etc/apt/sources.list.d/webupd8team-nemo-*.list
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina