Lightdm programa da ordenagailua piztu eta Ubuntu zein Linux Mint-en saioaren hasiera kudeatzen duen programa. Ubuntun (Luberri 18. bertsioan eta zaharragoetan) fitxategi bat editatuta alda daitezke parametroak eta Mint-en (Luberri 20) aplikazio grafiko baten bidez.
Luberri 18 eta zaharragoetan
Ubuntu 12.04 Presise institutuko domeinura integratuta testatu ondoren itxura eta funtzionaltasun ukituetan zentratu naiz.
Lehenik eta behin harrera- edo login egiteko pantailaz pare bat gauza: Lightdm saio-kudeatzaileak du haren ardurak eta aurreko batean deskribatu nuen nola aldatu haren ezarpenak. Pantaila honetako erabiltzaileen zerrendan gora eta beharera egitean erabiltzaile bakoitzaren mahaigaineko atzeko-planoa azaltzen da baina ikastetxe, enpresa, elkarte eta abarretan erabiltzaileen zerrenda azaldu beharrean erabiltzailea eta haren pasahitza eskatzeko leihatilak agertzen dira eta atzeko planoa finkoa da (warty-final-ubuntu.png).
Bada finkoa den irudi hori aldatu nahi badugu elkarte, ikastetxe, enpresa edo dena delakoaren irudi korporatiboarekin bat egiteko honela egin dezakezu:
1- Atzeko planoa diseinatu. Pantaila guztietan ondo ikus dadin bereizmen handikoa izatea komeni da: 1920x1280. Formatua png edo jpg izan daiteke.
2- Irudia /usr/share/backgrounds/ karpetara kopiatu (sudo nautilus erabiliz edo terminalean honelako agindu batez: sudo cp ~/Irudiak/atzeko_planoa.jpg /usr/share/backgrounds/).
3- Ubuntu-Tweak aplikazioa instalatuko dugu terminalean honako aginduak itsatsita:
sudo add-apt-repository ppa:tualatrix/ppa
sudo apt-get update
sudo apt-get install ubuntu-tweak
4-Ubuntu-Tweak aplikazioa abiatu (Aplikazioak > Sistemaren tresnak) eta Tweaks fitxan Startup ataleko Login-Settings klikatuko dugu. Leihoaren ezkerreko goiko aldean giltzarrapoa baten irudia eta Unlock
testuan klikatuko dugu eta, administratzailearen pasahitza emanez,
desblokeatuko dugu leihoa.
Irudian klik egingo dugu eta backgrounds karpetako irudien zerrenda ageriko zaigu, tartean bigarren pausuan sartu dugun irudia dagoela. Bera hautatu eta kito. Egiaztatzeko aplikazioa itxi eta amaitu saioa.
Luberri 20an
Aurreko bertsioek Gnome erabiltzen dute eta 20.ak Linux Minten Cinnamon. Honek ere Lightdm erabiltzen du hasierako pantaila, saioa hasteko pantaila alegia, kudeatzeko baina badu aplikazio grafiko bat lan hori egiteko. Aplikazioa Saio-hasieraren leihoa izena du eta horrela iristen da bertara:
Paneleko ezker aldean, erabiltzailean egin klik eta Sistemaren ezarpenak > Administrazioa > Saio-hasieraren pantailara iritsiko zara. Ezarpen hauek aldatzeko administratzaile rola eduki behar da, horregatik administratzailearen pasahitza eskatzen du.
Bertan alda daitezke parametro guztiak agertzen dira: itxura, erabiltzaileak eta ezarpen orokorrak kategorietan banatuta. Hain zuzen Itxuraren fitxan alda daitezke atzeko plano nagusia eta ezkerreko beheko txokoan agertzen diren irudiak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina