2012/09/09

64 biteko ebaluazio txikia

Lehengoan   atera berria den Ubuntu 12.04.1 instalatu nuen eta lehenengo aldiz 32 bitekoaren ordez 64 bitekoa jarri nuen.
Teorian bi abantaila nabarmen ditu: prozesadorearen gaitasuna hobeto probesten du eta 4GBtik gorako RAM kudeatzeko gai da.



Bigarrenaren gainean ez dut ezer esateko nire ekipoak 2GB RAMa du eta, eta errendimenduaren gainean esan behar dut sistemaren abioan eta aplikazio gehienetan ez dudala sumatu hobekuntzarik, bai ordea prozesadorearen erabilpen intentsiboa egiten duten ataza batzuetan, hala nola bideoen formatu konbertsioetan; hauetan konturatu naiz 32 biteko bertsioak jartzen zuela prozesadorearen nukleo bat topera baina besteak ez, 64koa ordea nire prozesadorearen lau nukleoak ia %100ean jartzen dira -irudian ikus daitekeenez- eta eragiketa horiek nabarmen azkarrago egiten ditu.

Bestetik aplikazio gehienek 64 biteko bertsioa dute eta ez dutenek ez didate inolako arazorik eman 32 bitekoekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina