Nautilusen bilatzailea |
Catfish bilatzailea ere probatu dut eta, abiadura ona badu ere, hainbat gabezi badu, esate baterako ez du esaten topatzen dituen elementuak zein karpetan dauden.
Azkenean bilatu dut modua berreskuratzeko betiko bilatzailea: ireki terminala eta itsatsi honako agindu hau:
sudo apt-get install gnome-search-tool
Behin instalatuta Aplikazioak > Gehigarriak atalean agertuko da
Gnome-search-tool fitxategi eta karpeta bilatzailea |
Zuk ere sarri erabiltzen baduzu posible duzu panelean jarri; hori egiteko aplikazioen menuan sakatu eta herrestan eraman panelera.
Fitxategi bilatzailea panelean |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina