2011/10/28

Leihoetako beheko botoiak nola ikusi

Blog honetako mezuek maila teknikok handirik ez dute baina oraingo hau tentelkeri hutsa da. Baina zenbat denbora galtzen dugu honelako tentelkeriengatik?
Harira.

Arazoa:
Batzuetan irekitzen dira pantailan sartzen ez diren leihoak eta hauen azpiko aldea pantailatik kanpo geratzen da. Leihoaren parte horretan geratzen dira besteak beste Utzi, Onartu, Gorde eta tankera horretako botoiak. Hau batez ere  pantaila panoramikoetan eta portatil txikietan gertatzen da.

Leihoaren beheko botoiak ez dira ikusten eta korritze-barrarik ez dago.


Irtenbidea:
Sinplea. Leihoaren aplikazio barrako kontroletan leihoa maximizatzeko aginduko diogu eta pantaila osoa hartzean beheko botoiak agerian geratzen dira.

Lehengo leiho bera baina maximizatuta. Orain beheko botoiak ageri dira.

1 iruzkin:

  1. Horrelakoekin denbora mordoa galdu ohi da, bai. Problema horrekin topo egin izan det nik netbookean Acrobat Reader-etik inprimatzeko leihoa zabaltzean: Azpiko botoiak ezin ikusi! Maximizatzeko botoirik ez dauka leihoak, baina barraren gainean eskuin botoiarekin klik egin eta Move akeratuz gero, leihoa gorantz mugitu eta botoiak bistaratuko ditugu.

    Kosta zitzaidan topatzea!

    Holaxe. Zorionak blogarengatik. Gustora irakurtzen ditut hemengo kontu asko.

    ErantzunEzabatu