Chromium, Chromeren bertsio libres, frogatu nahi nuen. Horretarako Ubunturen software-biltegian bilatu eta instalatu dut.
Inpresio ona eman dit. Firefox baino azkarragoa abiatzen da; memoria gehiago gastatzen du baina ez hainbeste; lastermarkak sinkronizatzen ditu -Google kontuaren bidez-; polita eta erabilgarria da; euskaraz dago eta euskara lehenetsi eta zuzentzen du (Hobespenak>Aurreratua>Web-edukia>Hizkuntza eta ortografia-egiaztatzailearen ezarpenak>Gehitu>Euskara). Gehigarriak instala daitezke, tartean Euskalbarren antzekoa den HiztegiBar.
Hori guzti hori ikusita Firefox baztertu eta Chromiumera pasako al naiz? Ba, ez. Nahiago dut segundo hamarren bat gehiago itxaron abiatze bakoitzean baina geratzen Firefoxekin eta Euskalbarrekin.
Eskerrik asko.
ErantzunEzabatuChromium erabiltzen hasi naiz eta ez nekien hiztegiBar gehigarriaz ezer.
Mila esker zure blogagatik.