Bestetik eskolako ekipoetan irakasle gehienek gutxi asko web bideoak jaisten dituzte. Hala bada ez du zentzu handirik denek aipatu dudan gehigarria instalatzeak, hobe da halako kasuetan bideoak jaisteko aplikazio bat instalatzea.
Asko dira horretarako dauden aplikazioak; nik 4k Video Downloader probatu dut eta gustatu zait.
Sinplea, bideo-web nagusiak onartzen ditu, sistema eragile nagusietarako bertsioak ditu, software librea da, bideoaren kalitate ezberdinak eskaintzen ditu bai eta bideotik audioa eraustea.
Jaisteko tokia
Funtzionatzeko modua.

![]() |
Bideoa jaisteko aukerak. |
Baten batek agian galdetuko dio bere buruari: eta zertarako jaitsi web bideo bat? Bada irakasleen kasuan inportantea da, klasean bideoa erakutsi nahi baduzu kontuan izan behar da batzuetan bideoak desagertzen direla internetetik, bestetan behar den unean internet ez dabil eta dabilenean hain motela izaten da konexioa ezen bideoaren erreprodukzioa behin eta berriz eten egiten da. Arazo horiek bideoa jaitsita ekidin daitezke.
Oso ongi! Eta zer diferentzia dago Download helper eta zuk aipatzen duzunaren artean?
ErantzunEzabatuDownload Helper Firefoxen gehigarri bat da, gehigarri guztiak bezala erabiltzaile horren saioan funtzionatzen d; 4K, ordea, aplikazio bat denez erabiltzaile guztientzat balio du. Bestetik 4K instalatzen baduzu Download Helper ken dezakezu eta Firefox azkarrago ibiliko da.
ErantzunEzabatuprobatu dut eta oso ona. Mila esker, berriz
ErantzunEzabatu