2011/06/28

Unity dela eta Ubuntuk distroen lidergoa galdu du



Distrowatch orriaren arabera Ubuntuk galdu du azken urteetan Linuxen banaketen artean izan duen lidergoa eta postu hori hartu duena Ubuntun oinarritzen den LinuxMint distribuzioa da.

Argi dago kolpearen arrazoia Unity interfazea dela. Unityrekin Canonical enpresak smartphonen itxura eta jokabidea bilatu erabiltzaile berriak irabaztearren baina badirudi Linux erabiltzaile esperientziadun askok ez dutela ongi hartu aldaketa eta beste banaketara jo dutela.

5 iruzkin:

  1. OMG Ubuntu edo WebUod8 webguneetako irakurleen iruzkinak irakurrita argi dago jende andana dagoela Unityren aurka. Niri pertsonalki asko gustatzen zait, baina eritzi pertsonalak alde batera utzita Linux Mint-ek oraindik darabilen Gnome2-k ez du batere etorkizunik, Gnome3 eta Gnome Shell gainean ditugula kontutan hartuta (Fedorak jada erabiltzen du Gnome Shell). Guzti hone KDE 4-rekin gertatutakoa dakarkit gogora eta orain inor gutxi kexatzen da KDE 4-rekin.
    Portzierto, blog aparta duzu. Zorionak.

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo, jarraitzaile berria nauzu, linuxera etorri berria. Euskal blogosferarako blog eta lan bikaina zurea. zorionak!

    ErantzunEzabatu
  3. Ba niri ere asko gustatzen zait Unity, nahiz eta oraindik gauza batzuk konpondu behar zaizkion.

    Gustuko ez dudan gauzatxo bat da goiko menua interfazearen goiko barrarekin integratzen dela leihoak maximizatuta daudenean. Nahastea eragiten dit horrek.

    Hala ere, etxeko ordenagailuan Fedora erabiltzen dut Gnome Shell-ekin.

    ErantzunEzabatu
  4. Aupa, eta eskerrik asko blogagatik. Egia esan, neuk ez dut ubuntu erabiltzen egun, baina ez unity-gatik, nahiz eta honek ez lagundu. Dena dela, kontun izan distrowatch-en zerrenda ez dagokiola distroen erabiltzaile kporuruari, baizik eta bere weborritik distroen orrietara bideratzen den kopuruari.

    ErantzunEzabatu
  5. Eskerrik asko tusfo zure argibideagatik. Aitortzen dut "Ubuntuk lidergoa galdu du" izenburuan jartzea erdia sentsazionalismoa eta beste erdia zirikatzea izan dela. Ez da erraza lortzea banaketen erabiltzaile kopuruei buruzko datuak erregistrorik ez dagoelako eta nabigadoreek ere ez dutelako distroaren informaziorik ematen. Topatu dudan interesgarriena desktoplinux.com atariak egindako inkesta baten emaitza da, banaketez gain interfazeak, nabigadoreak, posta-bezeroak eta Windows simuladoreak aztertzen ditu. Hori bai, datuak 2007koak dira: http://www.desktoplinux.com/news/NS8454912761.html

    ErantzunEzabatu