USB-memorian uste baino toki libre gutxiago nuela eta ezkutuko karpetak agerian ipini ditut (Ctrl+h) eta hara non ageri dira .Trash-1000 eta .Trast-1001 izeneko karpetak. Zakarrontzi karpetak zirela susmatuta Linuxen zakarrontzien gaia nola funtzionatzen duen begiratu dut pixka bat eta apuntetxo batzuk idaztea pentsatu du (informazio sakonagoa nahi duenak The FreeDesktop.ort Trash specification kontsulta dezake).
Erabiltzaile bakoitzak bere mahaigaina du eta azpiko paneleko ezkerreko izkinan agertzen den ikonoan klikatuta irekitzen da (desagertzen bazaizu panelean eskuin klik egin, "Gehitu panelari" klika eta zakarrontzia gehitu). Zakarrontzi horretan (Trash:///) ikusten dira erabiltzaile horrek bere karpeta lokalean ezabatutako fitxategi eta karpetak bai eta beste disko, USB-memoria eta txarteletatik berak ezabatutakoak. Ezabatutako elementuen kokalekuak hauek dira:
- Karpeta lokaletik (/home/ERABILTZAILE-IZENA karpetatik) ezabatutakoak /home/ERABILTZAILE-IZENA/.local/share/Trash/files ezkutuko karpetan kokatzen dira.
- Beste unitatetatik ezabatutakoak unitate horretako .Trash-100x ezkutuko karpetetan biltzen dira non 100x erabiltzailearen zenbakia edo UID den.
Karpeta hauen barne egitura hau da: batetik files izeneko karpetan ezabatutako elementuak gordetzen dira (bere izenarekin eta orden zenbakia izen bereko bat baino gehiago badago) eta info karpeta non ezabatutako elementu bakoitzaren jatorrizko kokalekua eta ezabatze unea gordetzen den.
Hainbat arazoren konponketa.
Ekipoaren administratzailea bazara partizioan tokia egin behar baduzu zure zakarrontzia husteaz gain besteenak hustu behar badituzu root bezala egin beharko duzu terminaletik edo nautilusekin 'sudo nautilus' eginda.
Sistema bera erabili beharko duzu unitate batean hainbat .Trash-100x karpetak ezabatu behar badituzu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina