Zure ekipoko wifia ez badabil begira dezakezu hori al den zure wifiaren marka; horretarako terminal bat ireki eta idatzi:
$ lspci -nn | grep BroadcomAgertzen bada lerro bat 802.11b/g protokoloa aipatzen duena Broadcom da zure txartelaren marka.
Nola konpondu? Konektatu zure ekipoa sarera kable baten bidez eta terminal batean idatz ezazu:
$ sudo apt-get install bcmwl-kernel-sourceBerrabiarazi ekipoa ethernet kablea kenduta eta hauta ezazu dagokiona topatzen dituen sareen artean.
Zerbaitegatik desinstalatu nahi baduzu egin Sistema>Administrazioa>Synaptic pakete kudeatzailea eta, root pasahitza idatzi ondoren, bilaketa bizkorreko leihoan idatzi bcmwl-kernel-source, marka ezazu kentzeko eta aplikatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina