Mahiagaina berezia du, sistema abiatzean hasierako orri bat erakusten du non ezkerraldean nautilus arakatzailea,aplikazioak motaz sailkaturik eta ezarpenak agertzen dira eta eskuinaldean launcher edo abiarazle multzo bat.
Gogokoenak izenarekin agertzen da abiarazle multzoa eta klik bakar batez eramango gaitu nahi dugun aplikazio, web-orri edo karpetara. Bertan agertzen diren abiarazleak alda daitezke gure gogokoenak izan daitezen:
- Aplikazioen kasuan haren ikonoaren + ikonoan sakatu edo eskuin klik egin eta "gehitu gogokoenetara" saka.
- Karpeta edo fitxategien kasuan arrastatu egin behar dira goiko ezker izkinako ubuntu logora.
- Web-orrien kasuan lan gehiago egin behar da: ireki Sistema > Hobespenak > Menu nagusia > Internet > eskuinean Elementu berria eta bertan sortuko dugu abiarazlea, Izena jarri eta Komandoan idatzi "firefox weborriarenizena.com". Ondoren ezkerreko panelean internet apalean sartu eta abiarazlearen + ikonoan sakatu edo eskuin klik eta sartu gogokoenetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina