Ohiko eragiketa bat da kalkulu-orritik zenbait datu kopiatzea testu batean taula moduan itsasteko. Bada,
OpenOfficen itsatsi arrunta edo Ctrl+V egiten badugu ez da itsasten taula moduan metadatu moduan baizik, hau da kalkulu orri zati bezala, editatzeko aukerarik gabe. Taula bezala itsasteko egin behar dugu: Edizioa >
Itsatsi berezia eta agertzen zaizkigun aukeren artean bi hauetako bat hautatu:
- DDE esteka: aukera hau erabiliko dugu baldin eta nahi badugu testu prozesadoreko taula berritzea jatorrizko kalkulu-orria aldatzen denean. Testua irekitzean galdetzen digu ia esteka eguneratu nahi dugun.
- Formatudun testua (RTF) aukera erabiliko dugu eguneratzerik interesatzen ez zaigunean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina