Baina foroetan begira eta begira ikasi dut nola egiten den. Dokumentu berean orientazio ezberdineko orriak badaude honela jokatu behar dugu: demagun lehen orria bertikala dela eta, eskema edo irudi berezi bat jarri nahi dugulako, bigarrena horizontala nahi dugula, bada lehen orriaren bukaeran egingo dugu Txertatu > Eskuzko jauzia eta, irudian ikusten den bezala, Estilo leihoan zerrenda korrituko dugu Horizontala agertu arte, hautatu eta kito.

Konplikatua iruditu zaizu? Ba orduan Alba gehigarria instalatzea komeni zaizu. Instalatzeko Libreoffice-n -edo OpenOffice-n- testu prozesadoreko menuan zaudela egin Tresnak > Hedapen kudeatzailea... eta bertan "Eskuratu lineako hedapen gehiago" estekan klika, alba idatzi eta topatu ondoren instala ezazu; berrabiarazi testu prozesadorea eta erabiltzeko egin Txertatu > Landscape/portrait, alegia paisaia/erretratua edo horizontala/bertikala eta ondoko leihoa irekiko da:
Une horretan bertikalean bazaude aukera ematen dizu:
- zauden sekzioa horizontalean jartzeko
- sortzeko bukaeran orri horizontal bat
- txertatzeko orri horizontal bat
- testua hautatuta baduzu testu hori orri horizontal batean jartzeko
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina