2009/03/24

Nola instalatu Ubuntu Windows duen ultra-arin batean

Zure eskuetara iritsi bada Windows duen ultra-arin bat, alegia CD irakurgailurik ez duen eramangarri txikia, eta abiatze dual bat jarri nahi baduzu Ubunturekin irakurri proposamen hau.


Lehenik eta behin ultra-arina kablez edo wifiz internetekin konektatuko dugu. Ondoren Ubunturen ISO irudia ultra-arinaren diskora -gogorra izan edo flash- jaitsiko dugu. Internetetik IsoDisk doako aplikazioa jaitsi eta instalatuko dugu. Programatxo honek ISO irudia emanda haren diskoa duen unitate birtuala sortuko du; hau da, Ubunturen distribuzioa duen CD unitate birtuala sortuko digu.


A unitateko wubi.exe exekutatuko dugu. Wubik Ubuntu Windowsen gainean instalatzen du. Behin instalatuta ekipoak abiatze duala izango du; ekipoa abiatzean erabakiko dugu Windows edo Ubuntu erabili saio horretan. Ez du partizio iraunkorrik sortzen, horretaz gain, Ubunturen instalazio arruntarekin alderatua Wubirena pittin bat motelago ibiliko da eta Windows hondatzen bada ezingo dugu Ubuntu erabili. Patxadaz hartu instalazioak luze jotzen baitu eta hizkuntza fitxategiekin arazotxoak ematen ditu; hala bada, euskararen hizkuntza-fitxategiak berrinstalatuko ditugu.

2 iruzkin:

  1. Mila esker Ubunturekin euskaraz aritzeagatik

    ErantzunEzabatu
  2. How to copy DVD to ISO?
    http://www.leawo.org/tutorial/copy-dvd-to-iso-with-best-dvd-to-iso-burner.html

    ErantzunEzabatu