2009/01/31

Wikimapia wiki geografikoa

Wikimapaia Google Map-en irudietan oinarritutako wiki geografikoa da.

Lehenik eta behin hizkuntza egokitzeko aukera ematen digu: ezkerreko menuan Wikimapia > Change language > Basque hautatuko dugu.

Web orri honek eskaintzen digu kalitate handiko irudiak, tamaina handiko leihoa, nabigazio sistema ona, toki-bilaketa, distantzien neurketa eta, batez ere, auzo, eraikin publiko eta abarri buruzko kokapena eta informazioa hainbat hizkuntzatan.

Informazio hau -milioi bat sarrera baino gehiago omen ditu- wiki moduan editatzen da. Zure lantokia, elkartea edo herriko biblioteka markatu gabe badago marka dezakezu -gehitu lekua-, eta markatuta badago baina informazio eskasarekin, editatzen ahal duzu - menua > beste hizkuntza bat gehitu- eta testua, esteka, irudiak edo Wikipediako erreferentziak erants diezaiokezu.



Bide batez, Euskal Herrian toki asko markatuta daude baina soilik erdarazko informazioa dute. Badugu, beraz, zeregina: nor bere herri edo auzoko informazioa euskaraz gehitzea.

Bukatzeko ohar bat irakasleentzat: ikasleei informazio gehitzeko aukera zabaltzen badiezue ohartarazi informazioa argitaratzeak zer ardura duen. Orri honek ez omen du gainbegiratzeko sistema hierarkikorik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina