Wikimapia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Wikimapia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/01/08

Wikimapia zaharberritua

Wiki moduan edizio libreko mapen artean izarra, zalantzarik gabe,  OpenStreetMaps (OSM) da. Baina ez da bakarra. Wikimapia.org oso eboluzio interesgarria izan du. Oinarrizko mapak orain kanpotik ekartzen ditu, bat baino gehiago gainera eta zentratu da hain gaineko geruzaren edizioan. Herri, auzo, kultur-kirol ekipamendua; komertzioa, ostalaritza eta gainerako enpresak; elkarte, klub, talde, turismo-interesguneak eta abar.



Oinarrizko bi erabilera ditu:
  • Informazioa bilatzea: ezagutzen ez duzun herri bat bisitatzeko.
  • Editatzea: ezagutzen duzun herrien interesguneak markatzea.

Mapen erabilera:
Web orria ireki eta ikusten da gaineko geruza, interesguneak dituena. Komeni da oinarrizko maparen geruza jartzea. 11 mapa eskaintzen ditu. Horietatik, nire ustez, interesgarrienak OSM-OpenStreetMap mapa eta Bing Hibrid ortoargazkia.


Informazioa bilatzeko ez da erregistratu behar. Komeni da, oinarrizko mapa jartzeaz gain, hizkuntza aukeratzea interesguneen informazioa hobeto ulertzeko:
Interesguneak editatzeko, sortzeko zein daudenei informazioa eransteko, erregistratu egin behar da.
  • Interesgunea sortzeko aurrena markatu behar da poligonoa haren ertzak zehaztuta eta gero, hizkuntza hautatu ondoren, oinarrizko informazioa, helbidea, web orria, kategoriak erantsi behar dira.
  • Interesgunea markatuta badago baina euskaraz informazioa ez badu oso ariketa interesgarria da interesgunea, bertako zein atzerriko, euskaraz (basque) editatzea.
Izena eta informazioa erdaraz soilik duen interesgunea editatu daiteke Basque hizkuntzan.


2009/01/31

Wikimapia wiki geografikoa

Wikimapaia Google Map-en irudietan oinarritutako wiki geografikoa da.

Lehenik eta behin hizkuntza egokitzeko aukera ematen digu: ezkerreko menuan Wikimapia > Change language > Basque hautatuko dugu.

Web orri honek eskaintzen digu kalitate handiko irudiak, tamaina handiko leihoa, nabigazio sistema ona, toki-bilaketa, distantzien neurketa eta, batez ere, auzo, eraikin publiko eta abarri buruzko kokapena eta informazioa hainbat hizkuntzatan.

Informazio hau -milioi bat sarrera baino gehiago omen ditu- wiki moduan editatzen da. Zure lantokia, elkartea edo herriko biblioteka markatu gabe badago marka dezakezu -gehitu lekua-, eta markatuta badago baina informazio eskasarekin, editatzen ahal duzu - menua > beste hizkuntza bat gehitu- eta testua, esteka, irudiak edo Wikipediako erreferentziak erants diezaiokezu.



Bide batez, Euskal Herrian toki asko markatuta daude baina soilik erdarazko informazioa dute. Badugu, beraz, zeregina: nor bere herri edo auzoko informazioa euskaraz gehitzea.

Bukatzeko ohar bat irakasleentzat: ikasleei informazio gehitzeko aukera zabaltzen badiezue ohartarazi informazioa argitaratzeak zer ardura duen. Orri honek ez omen du gainbegiratzeko sistema hierarkikorik.