2009/01/22

Multimediak txertatu zure blogean

Mezu honetan irudi, aurkezpen, audio, bideo eta bestelako dokumentuentzako ostatuak aipatuko ditut, bai materiala partekatzeko, bai gure blogean erakusteko.

Multimedia dokumentuak ostatuetara igo behar dira eta bertatik konpartitu daitezke edo, html kode kapsulatua kopiatua, blogean txerta (embed) daitezke.

Fitxategiei ostatu ematen dieten zerbitzu hauek erabili ahal izateko erregistratu behar dugu. Ostatu asko dago, eta agian aipatuko ditudanak baino hobeak, baina nik gustura erabiltzen ditut honako hauek:

Irudiak:
Argazkiak.com
Picasaweb
PhotoPeach.com irudi emanaldiak.

Tamaina handiko irudiak igo daitezke eta ostatu biek bizpahiru tamainatan txertatzeko aukera eskaintzen dute, tartean blogen zutabe nagusia betetzeko 400 edo 500 pixelekoa. Lehenengoan irudiak banaka igo behar dira eta bigarrenean bost igo daitezke batera.
Mezu batean zenbait irudi erakutsi nahi baduzu egokiena irudi horiek aurkezpen fitxategi batean sartzea da eta ondoko web hauetako bat erabiltzea.

Aurkezpenak:
OpenOffice Impress, PowerPoint
SlideShare
PowerPoint.
GoogleDocs
SlideRocket


Hiru toki hauetara aurkezpenak igo daitezke edo bertan egin. Nire gomendioa da OpenOffice Impressekin egitea -edo PowerPoint bada odp bihurtzea- eta OpenOfficen SunPresentationMinimizer hedapena instalatzea eta erabiltzea, hartara, aurkezpena asko txikituko da -batez ere argazkiak baditu- eta azkarrago igo eta jaitsiko da.

Bideoak:
Euskaltube
Youtube
Google Video
Vimeo bereizmen handiko bideoentzat

Audioak:
Euskaltube



PDFak:
Scribd
Issuu
Lehenengora odt eta doc fitxategiak ere igo daitezke baina beste mezu batean komentatu nuen bezala egokiagoa iruditzen zait PDF formatua. Dokumentu hauek gehienetan estekatzen dira txertatu beharrean; horretarako Scribd.com da egokiena txertatuta oso txukun agertzen bada ere. Issuu egokia da eskolako aldizkarirako eta estilo horretako argitalpenetarako txertaketan oso sistema ikusgarria baitu, orriak pasatzen paperekoen antzera. Kontu zerbitzu honen erregistroarekin eskatu eta egun batera iristen baita egiaztatzeko posta elektronikoa.


Fitxategi hauek guztiak blogaren html editorea erabiliz txertatuko ditugu. Horretarako html komando batzuk gogoan izatea komeni du:

Deskargak
Edozein motako fitxategi ikusi ez baizik eta deskargatzeko jarri nahi badugu txertatu ordez ondoren aipatuko ditudan web orrietara -edo antzekoetara- igo eta ematen diguten esteka jarriko dugu.
Mediafire behin betiko ostatua deskarga mugarik gabe. Deskargak karpetetan antola daitezke.
RapidShare azken deskargatik 90 eguneko ostatua eta 10 deskargen topea. Esteka bakarrean fitxategi batzuk jar daitezke jaisteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina